Espainiako lan erreforma ez aplikatzeko zirrikitua 100.000 langilerentzat

  • Bizkaiko arte grafiko arloko langileek orain arteko lan hitzarmenari eutsi ahalko diote, iraungi den arren, Bilboko Gizarte epaitegiak hala erabakita. Epaiak aurrekaria sortu du. Orain, 100.000 langilek eskatu dezakete haien hitzarmenak ez baliogabetzea.


2013ko urriaren 22an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
ELA, lan baldintza duinen aldeko kontzentrazio batean. (Arg: Deia)

2012ko uztailaren 7an bukatu zitzaien hitzarmena arte grafikoen sektoreko langileei, eta 2013ko uztailaren 7ra arte enpresekin harremanetan egon ziren, berritzeko baldintzak adostu nahian.

Ez ziren ados jarri. Beraz, Espainiako Gobernuak ezarritako lan erreformaren ondorioz, estatu mailako akordioan zehaztutako baldintzak ezarri zizkieten sektoreko enpresek 2.000 langile ingururi.

Langileek epaitegietara jo zuten orduan. Eta, orain, epaileak arrazoia eman die. Sektoreko hitzarmenaren klausula batek dio langile eta nagusien artean dokumentu berri bat adostu arte ezin dutela aurreko akordioa bertan behera utzi.

Epaiak aurrekaria sortu dezake; izan ere, 100.000 langilek eska dezakete haien hitzarmenak ez baliogabetzea, antzeko klausulei erreferentzia eginez. Dirudienez, zehaztapen bera duten 20 hitzarmen daude EAEn.

Sindikatuak kontent

LABek esan du “pozteko berria” dela, eta nabarmendu du hitzarmen kolektiboak “borroka guneak” eta “erreformen kontrako mekanismoak” direla. ELAk ere begi onez ikusi du epaia, eta nabarmendu du “borrokan” jarraituko duela lan erreformaren kontra, “epaitegietan eta lantokietan”.

Ildo beretik jo dute CCOOk eta UGTk. UGTko kide Maribel Ballesterosek epaiak beste sektoreetan izan dezakeen eragina azpimarratu du: “Bizkaiko metalgintzari eta zaharretxeetako langileei eragin ahal die, adibidez”.

Ultraaktibitatea liskarrarren jo mugan

Rajoyren Gobernuak bultzatutako erreformak hitzarmenen ultraaktibitatea mugatu du. Erreforma indarrean jarri aurretik, hitzarmena bukatu eta denbora eperik gabe negoziatu zezaketen enpresariek eta langileek.

Orain, berriz, urtebete baino ez dute. Gainera, tarte horretan ez badute akordiorik erdiesten, estatu mailako sektoreko hitzarmenen baldintzak ezartzen dizkiete langileei.

Epaiak zirrikitu bat aurkitu du erreforman.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako lan erreforma
Finantza kontua edo justizia soziala?

Finantzen Euskal Kontseiluak pasa den urteko diru bilketaren berri eman du. 2020an baino gehiago bildu da, eta balorazio ezin baikorragoa da. Datorren urtean politika publikoak egiteko diru gehiago izango dute instituzioek. Ez dute gezurrik esan. Baina egin daiteke bestelako... [+]


Espainiako lan erreforma
2012 eta 2022: aurkitu zazpi diferentziak

Espainiako 2012ko lan erreforma derogatzeko baino, lege hori “berresteko” bozketa egin dute Espainiako Kongresuan –besteak beste Ciudadanosen aldeko botoekin–, hori salatu dute behintzat euskal sindikatu eta eragile ugarik. Izan ere, duela hamar urte... [+]


Analisia
Arrakala handitzen

Nafarroan hazi omen da gehien soldata handien eta txikien arteko aldea. KPIaren hazkundea azken hamarkadetako handiena izan da 2021ean, eta hitzarmen duinak dituzten langileek ez dute eros ahalmenik galduko, baina gehienentzat ez da horrela izango. Arrakalak gora egingo du... [+]


Shakespeare forala

Ba joan den osteguneko lan-erreforma yolandikoaren botazioak harrapatu ninduen Shakespeareren Hamlet irakurtzen –ez galdu Juan Garzia Garmendiak egindako itzulpena, beste galaxia batera darama irakurketaren plazera–; eta Madrilgo diputatuak, saiatu behintzat, saiatu... [+]


Eguneraketa berriak daude