argia.eus
INPRIMATU
Espainiako indar polizialak EAEtik joateko eskatuko du Jaurlaritzak
  • Guardia Zibila eta Polizia Nazionala EAEtik ateratzeko eskatuko dio Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari, Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak adierazi duenez.

ARGIA @argia 2013ko otsailaren 04a
Espainiako indar polizialak Euskal Autonomi Erkidegotik joateko eskatu du Jaurlaritzak.

Segurtasun sailburuak esan du ETAk armak utzi izanak "egoera aproposa" sortzen duela horretarako. Datozen lau urteetarako helburuak hizpide, gaineratu du Ertzaintza "sortu zeneko izaerara" itzultzea eta "herriarekiko gertutasuna berreskuratzea" dela bere asmoa.