Espainiako Gobernuaren etxebizitza dekretuen letra txikia: funts putre bat zer den zehaztu gabe

  • Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratu dituzte asteartean adostutako neurriak, eta horietako hainbaten atzean dagoena azaleratu: maizterrentzat kalte ordainak alokairua automatikoki ez berrituz gero, alokairuaren prezioak izozteko edota etxe jabeei zergak murrizteko baldintzak, etab.

Isabel Rodriguez Espainiako Gobernuko Etxebizitza ministroa, Pedro Sánchez presidentearekin batera. Etxebizitza Ministerioa

2026ko irailaren 30ean - 12:51
Azken eguneraketa: 15:22
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Espainiako Aldizkari Ofizialean lehen dekretua osatzen duten neurriak soilik argitaratu dituzte. elDiario.es egunkariak, ordea, jakinarazi du bigarrenean biltzen den alokairu kontratuak automatikoki berritzeko neurriaren inguruko xehetasun bat: etxe jabeak hori egin ezean, urtebeteko alokairua ordaindu beharko dio kalte ordainetan maizterrari. Zehazki, etxe jabeak edo maizterrak kontratua berritzeko borondaterik adierazi ez badu, lehenaren kasuan kontratua amaitu baino sei hilabete lehenago edo bigarrenean bi lehenago, automatiko bost urte luzatuko da –zazpi jabea enpresa bat bada–.

Lehen dekretuari dagokionez, honakoak dira bertan biltzen diren zenbat neurriren xehetasunak:

Putre funtsak 

Asteartean eginiko prentsaurrekoan Etxebizitza ministro Isabel Rodríguezek putre funtsak aipatu bazituen ere, ez du gauza bera egiten dekretuko lehen neurriak: "espekulazioari" aurre egiteko, 2030era arte etxebizitzak erosteko debekua merkatuak ezarritako prezioaren %70 baino baxuagoan etxeak erosi nahi dituztenen enpresentzat da, harekin etekina ateratzea saihesteko.

Etxegabetzeak debekatzea

Etxegabetzeak debekatuko dira "zaurgarriak eta gelakako inolako alternatibarik" ez duten pertsonen kasuetan soilik, baita aurreko neurrian zehaztutako enpresentzat ere. Kasua aurreko horietako bat izan ezean, etxe jabeei hobari fiskalak emango zaizkie alokairuaren ez ordaintzeengatik.

Alokairuak bi urte luzatzea

Indarrean dauden eta 2028ko abenduaren 31 baino lehen amaitzen diren alokairu kontratuak bi urte luzatzea zehazten du, honako bi kasu hauetan ezik: etxe jabeak eta maizterrak bestelako baldintzak adosten dituztenean edota etxe jabeak harentzat edo familiarentzat behar badu etxebizitza.

Aldi baterako alokairua

Neurri honek ezartzen du etxe jabeak justifikatu egin behar duela aldi baterako kontratu bat sinatzeko edo kontratu hori berritzeko; hala egin ezean, alokairu kontratu arrunt bat bilakatuko da; lege hau indarrean sartu aurretik sinatutako kontratu mota horiek, ordea, ez dira baldintza berrira egokitu beharko.

Gelakako alokairua

Lege honen arabera, etxebizitza batean dauden gelakako alokairuen prezio bateratuak ezin du gainditu etxebizitza osoaren alokairuaren prezioa.

Alokairuen prezioak izoztea

Espainiako Gobernuak garrantzia eman dio neurri honi. Alokairuen prezioa soilik %2 igo ahalko du etxe jabeak, batez bestekoa –Etxebizitza Ministerioak ezarritako indizearen arabera– baino baxuagoa bada; bestela, etxe jabeak ezingo du inolaz alokairuaren prezioa igo.

Zergak etxe jabeentzat

Gobernuak argitaratutako dekretuaren zirriborroaren aldean, etxe jabeentzat ezarritako hobari fiskalak handiagoak dira dokumentu ofizialean: alokairuaren errenta osoa eskuratu ahal izango du haren prezioa %5 murriztuz gero; gainera, zergak %10 murriztuko zaizkie haien urteko diru sarrerak 33.000€ baino gutxiago direnean.


Etxebizitza eskubidea kanalean gehiago
2026ko urriaren 12
BARRA WARROAK
Arratoiak eta gezurrak

2026ko urriaren 1
Barra warroak
Jabeak eta gabeak

2026ko irailaren 30
Analisia
Maricarmen

Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.