AHT: proiektua aurrera doa bideragarritasunaz zalantzak ugaritu arren

  • Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburua eta Juan Maria Aburto, Eneko Goia eta Gorka Urtaran, Bilbo, Donostia eta Gasteizko alkateak, Espainiako Sustapen ministro Ana Pastorrekin bilduko dira asteartean Madrilen, AHT egitasmoaz hitz egiteko. Zehazki, trenbideak EAEko hiru hiriburuetara zer nolako sarbidea izango duen aztertuko dute.

     


2015eko irailaren 21ean - 12:45
Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburua (ezkerrean) eta Ana Pastor Espainiako Sustapen ministroa, Euskal Y-aren obrei egindako bisitaldi batean.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

AHT Gelditu! elkarlanak protestarako deia egin du egun berean, Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaren aurrean (Diego Lopez de Haroren Bide Nagusia, 85), goizeko 10:45ean. “Ana Oregi eta Gasteiz, Bilbo eta Donostiako alkateak AHTren proiektu hondatzailean diru gehiago alferrik xahutu dadila eskatzera joango dira Madrilera”, adierazi du abiadura handiko tren egitasmoaren aurkako plataformak.

Espainiako Estatuan abiadura handiko trenen beharra ezbaian jartzen duten datu gehiago azaleratu da azken asteetan. Izan ere, Espainiako Sustapen Ministerioak iragarri du txosten bat eskatuko duela mota horretako trenbideak errentagarriak ote diren aztertzeko. Txostenaren aurrekontua hiru milioi eurokoa da. 

Munduan AHT lnean bi baino ez dira errentagarriak (ikus Gero eta arinago... sinesgarritasuna galtzen erreportajea, ARGIA 2015-5-24), eta Euskal Y-ak nekez lortuko du izatea, iragan martxoan  Germà Bel eta David Hoyos ikerlariek Eusko Legebiltzarrean egi dako agerraldian azaldu zutenez.


Abiadura Handiko Trena kanalean gehiago
2026ko apirilaren 1
6850

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.