Espainiako Gobernuak atzera egin du: ARGIAk irabazi du Mozal Legearen auzia

  • ARGIAko kazetari Axier Lopezi ezarritako isuna bertan behera utzi du Espainiako Gobernuak, Javier de Andres EAEko Espainiako ordezkariaren bitartez. Hedabide honek isunari ezarritako helegitearen ondorioz, martxoaren 13an epaiketa egitekoa zen Gasteizen. Epaiketa egin gabe, ARGIAk ez du isunik ordaindu beharko kazetaritza egiteagatik.


2017ko martxoaren 07an - 11:00

2016ko martxoaren 3an Espainiako Poliziak kalean egindako operazio baten berri emateagatik ezarri zioten isuna ARGIAri. Ordutik Espainiako Gobernuak urtebetez defenditu ditu ARGIAren aurkako zigorra eta isunaren arrazoiak. PP alderdiaren erabateko bakardade politikotik, kontra egin diete eragile ugarik: Euskal Herriko eta Espainiako Estatuko kazetari elkarte guztiek, adierazpen askatasunaren eta prentsa askearen aldeko nazioarteko eragile askok eta Espainiako Arartekoak berak, besteak beste.

Txio honen harira zigortu nahi izan dute ARGIA:

 
Espainiako Gobernuak nahiago izan du Mozal Legea ez epaitegietara heltzea

Epaiketa egiteko egun batzuren faltan, auzian amore ematea erabaki du Espainiako Gobernuak, isunaren forma arazoak argudiatuz. Hau da, kasua epaiketara iristear denean, duela urtebete isuna jartzean ez zutela behar bezala argudiatu dio Gobernuak. Urtebetez guztiz kontrakoa defendatu ostean, Espainiako Gobernuak nahiago izan du isun zehatz honen aurrean amore ematea, Mozal Legea epaitegietan ezbaian ikustea baino. Forma arazoak argudiatuz, isunaren edukiaz –Mozal Legearen 36.23 artikulua eta Polizia grabatzeko eskubidea– hitz egitea saihestu dute.

Mozal Legearen 36.23 artikulua aplikatuz zigortu duten lehen kasua izan da Espainiako Estatuan. Baita haren aurkako lehen garaipena ere.

Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkari eta PPko politikari Javier de Andresek sinatu du isuna, eta beraz epaiketa, bertan behera uzteko agindua.

36.23 artikuluaren aplikazioaz aurrekari garrantzitsua

Mozal Legearen artikuluen artean 36.23 da aurkakotasun handiena piztu duenetako bat. Artikulu horrek 601 eta 30.000 euro arteko isuna jartzeko aukera ematen du polizien irudiak edo datu pertsonal edo profesionalak zabaltzegatik, beti ere "agentearen edo bere senideen segurtasuna arriskuan jarriz gero".

Argazki edo datu horien "egokitasuna" aztertu eta isuna jartzeko eskumena Poliziarena da, tartean epailerik edo bestelako entitate independenterik izan gabe. Polizia "protagonista eta epaile" bilakatzen du. Eskubide zibil eta politikoen defentsan aritzen diren taldeak eta kazetari elkarte gehienek salatu dute funtzionario publikoen lanaren berri emateko eskubidea urratzen duela artikulu honek.

Auzi honetan lortutako garaipena aurrekari garrantzitsua izango da poliziak lanean grabatzea herritar eta kazetari guztion eskubidea dela berresteko. Hala aldarrikatu dugu ARGIAn ere, eta horren azken froga da "Polizia grabatzea ez da delitua" erreportaje sorta, Ahotsa, Topatu, Ekinklik eta Hala Bedi herri hedabideek Eleak/Libre mugimenduarekin elkarlanean sortutakoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kazetarien aurkako jazarpena
2024-04-29 | ARGIA
Pablo Gonzalez kazetaria aske uztea eskatu dute beste behin Nabarnizen

Apirilaren 28an 42 urte bete ditu Pablo Gonzalezek. Kazetariak 26 hilabete daramatza Poloniako kartzela batean, Errusiaren alde espioi aritu dela egotzita. Gonzalezek idatzitako gutun bat irakurri du Oihana Goirienak. “Hor zaudetela eta ez nagoela bakarrik jakitea... [+]


Jesús Rodríguez kazetariak erbestera jo du Auzitegi Nazionalaren jazarpenaren aurrean

Joan den azaroaren 6an Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel García-Castellón epaileak hamabi pertsona auzipetu zituen Tsunami Democratikoa auzia dela eta. Ostegun honetan ezagutu zen hiruk atzerrira ihes egin dutela, tartean Jesús Rodríguez La... [+]


2024-03-01 | Axier Lopez
Prentsa askatasunaren aurkako sokak ez du etenik: oraingoan AraInforen kontra jo dute

Enpresa batek kereila jarri du Aragoiko AraInfo hedabidearen eta haren bi kazetariren aurka, baita Zaragoza en Común-eko zinegotzi baten aurka. Zaragozako Udalak enpresa horri emandako dirulaguntzen inguruan, komunikabide independenteak argitaratutako informazioari... [+]


2024-02-22 | Gedar
Absolbitu egin dituzte ‘Cubainformación’-eko kazetari bat eta Euskadi-Cuba elkartea

Aurreko astean, Madrilen epaitu zituzten José Manzaneda kazetaria eta Euskadi-Cubako legezko ordezkaritza, artikulu baten harira: AEBen blokeoaz hitz egiten zen idatzian. Sei urteko espetxe-zigorra eta 70.000 euro inguruko zigor ekonomikoa eskatzen zituen akusazio... [+]


2024-02-16 | Axier Lopez
Pablo González kazetariari espetxealdia luzatu diote zortzigarren aldiz

Hilaren 28an bi urte beteko ditu Poloniako kartzelan Euskal Herriko kazetariak. Poloniako justiziak ostegun honetan erabaki du beste hiru hilabetez luzatzea behin behineko espetxealdia.


Eguneraketa berriak daude