Espainiako Eliza Katolikoko sexu erasoen biktimak gutxienez 4.000 dira, barne auditoriaren arabera

  • Zifra hori orain arte gotzainek onartu dutena baino zortzi aldiz handiagoa da, eta are handiagoa izan liteke, kontuan hartuta datua Cremades & Calvo Sotelo abokatu bulegoak eman duela, Espainiako Apezpikuen Batzordeak eskatuta. Oztopoak jartzen ari dira elizbarrutiak, Espainiako Fiskaltzaren ikerketarako informazioa emateko.


2023ko otsailaren 17an - 12:19

Azken hamarkada luzeetan Eliza Katolikoan izan diren pederastia kasuak ezkutuan mantendu dituzte ia gaur egun arte. Espainia azkenetakoa izan da elizaren sexu erasoak ikertzen hasten; 2022an biktima ugariren testigantzek eta kazetaritza ikerketek presio handia egin zuten auzia argitzeko, eta bi ikerketa paralelo ireki ziren.

Gutxienez 4.000 pertsonari egin dizkiete sexu erasoak (1950eko hamarkadatik hona), orain arte gotzainek baieztatu dituztenak baino zortzi aldiz handiagoa da zifra, El Diariok jakinarazi duenez. Cremades & Calvo Sotelo abokatuen bulegoa ari da barne auditoria egiten, Espainiako Apezpikuen Batzordeak eskatuta.

Aldi berean Espainiako Kongresutik ere ikerketa independente bat abiatu zuten 2022ko martxoan, herriaren defendatzailearen bidez. Azken egunetan salatu dute oztopo ugari jartzen ari direla bai Apezpikuen Batzordea bai elizbarrutiak. Espainiako Fiskal Nagusi Álvaro García Ortizek Senatuan ohartarazi du “informazio oso eskasa” bidali dietela, eta datozen egunetan zuzenean joko dutela erantzunik eman ez dieten diozesi bakoitzari informazioa eskatzera (Opus Dei, Legionarios de Cristo, jesuitak, eskolapioak eta maristak, besteak beste).

Informaziorik ez emateko agindua

Espainiako Estatuko Fiskaltza Orokorrak azaro amaieran 70 diozesiri eskatu zien pederastia kasuen informazioa pasatzeko, Francisco aita santuak irekitzera behartu zien biktimen arretarako bulegoen bitartez jasota zutena. Izan ere, Apezpikuen Batzordeak esan zion informazio hori ematea “ez zegokiela” eurei, baizik eta elizbarrutiei. Kontsultatutako 70etik 29k bakarrik erantzun dute, eta soilik lauk –Gasteizkoa da bat– eman dituzte datu erabilgarriak, El Diariok zehaztu duenez.

Beste 25ek “aitzakien bidez” erantzun dute, Apezpikuen Batzordeko idazkari nagusi César García Magánen aginduen jarraiki. Alegia, artzapezpikuak esan zien ez bidaltzeko Fiskaltzari kasurik, ez badago aurretik probintziako fiskaltzan jakinarazita. Gutun eredu bera erabili dute elizbarruti gehienek, eta beste 23k ez dute erantzun ere egin. Horrez gain, Fiskaltzari esan diote Eliza Katolikoari lotutako gainerako instituzioen (eskolak, katekesiak…) informazioa ematea “ez dagokiela” elizbarrutiei.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eliza Katolikoa
Zamorako apaiz kartzelako ihesa Santiago Carrillo buruzagi komunistak zapuztu zuen, lekuko baten arabera

1971n hainbat euskal abadek Zamorako espetxe hartatik ihes egiteko plana bertan behera geratu zen, poliziek tunela deskubritu ondoren. Nicanor Acosta abade-ohi komunistak Apaiz Kartzela dokumentaleko egileei elkarrizketa batean esan zien Santiago Carrillo izan zela salatzailea:... [+]


2024-03-08 | ARGIA
Espainiako Eliza Katolikoak 1.000tik gora pederastia kasu aitortu ditu

Espainiako Eliza Katolikoak onartu du adingabeei egindako 1.057 sexu-gehiegikeria gertatu direla Elizan. Urteetan abusuak gertatu izana ukatu du edo kasuei garrantzia kendu die. Duela gutxira arte, Espainian salaketa gutxi zeudela edo salaketarik ez zegoela defendatu du Elizak... [+]


Juan Maria Uriarte hil da, Donostiako gotzain emeritua

Espainiako Gobernuaren eta ETAren arteko negoziazioetan parte hartu izan zuen hainbat urtez Donostiako gotzain izandako Juan Maria Uriartek. Larunbatean zendu zen Basaurin.


2024-01-14 | Reyes Ilintxeta
Jose Mari Esparza. Ideia trafikatzailea
"Borrokaren beharra transmititu nahi dut, zerbait berria sortuko da, beti sortu da"

Jose Mari Esparza idazle, editore eta ekintzaile menderaezinak bere lanerako txokoan hartu gaitu, Altaffaylla Kultur Elkartea eta Txalaparta argitaletxearen sorlekuan, liburuz inguraturik. Gaztetan 20 urtez aritu zen Luzuriagaren Tafallako fabrikan lanean eta orain berriki... [+]


Eguneraketa berriak daude