Espainiako ekonomiak hondoratzen jarraitzen du eta arrisku saria 640 puntutik gora dabil

  • Arrisku saria gora doa eta Espainia eta Italia egoera delikatuan sartu dira. Arrisku sariak ostiralean 600 puntuko langa gainditu zuen lehen aldiz, eta astea oinarrizko 30 puntutan igoz hasi du. Maximo historikoetan dago: 640tik gora. Espainiako burtsa gogor erori da eta euroa bere egoerarik ahulenean dago dolarrarekiko 2010eko urriaz geroztik.


2012ko uztailaren 23an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30

Ostiralean arrisku sariak ordura arteko muga guztiak gainditu ostean, astea joera berarekin hasi du. Valentziako Erkidegoak erreskatea eskatu du eta beste zenbait erkidegok ere neurri bera hartu beharko dutela zabaldu da. Horrek arrisku saria are gehiago igotzea ekarri du, eta kopurua "kontrolik gabe hazten" ari dela ere esatera iritsi dira zenbait hedabide. Italia ere antzeko atakan sartuta dago, eta ez dago garbi beren ekonomien erreskate oso bat beharko ote duten.

Burtsan eta dibisen merkatuetan salmentak areagotu egin dira eta Espainiako Ibex 35ak %3,5 galdu du eta 6.000 puntuei agur esatekotan da. Euroa bera ere dolarrarekiko minimoetan da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia
Gilen Konkistatzailearen oinordeko aberatsak

Hastings (Ingalaterra), 1066. Gilen I.a Normandiako dukearen gudarosteak Harold II.a erregearen tropak mendean hartu zituen, eta tronua eskuratu zuen. Gilen I.a Konkistatzailea 1087 urtera bitartean izan zen errege.

Normandiarren konkistaren ondorengo erregealdi horretan,... [+]


2024-04-26 | Euskal Irratiak
"Frantsesenia lizeoak ber filosofia atxiki du 70 urtez, tokiko laborantzari loturik"

Frantsesenia lizeoa, 70 urtez Ipar Euskal Herria barnealdeko laborarien formatzen.


Ingurumenaren aldeko neurrien arintzea dakarren NPBaren erreforma onartu dute eurodiputatuek

Europako Batzordeak landutako Nekazaritza Politika Bateratuaren "sinplifikazioaren" alde bozkatu dute eurodiputatuek. 425ek egin dute alde, 130ek aurka eta beste 33 abstenitu dira.


Austeritatearen itzulera
Arau fiskal berriei baietza eman diete Bruselan eta murrizketa sozialei atea ireki

Europar Batasuna pandemia aurreko zerga arau zorrotzetara bueltatzeko bidean da, Europako Parlamentuak estatu kideek duten defizita eta zorpetzea mugatzeko neurri fiskal berriak onartu ostean. Ecofinek 2023 urte amaieran erabakitakoari jarraiki, austeritate eta murrizketa... [+]


Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


Eguneraketa berriak daude