Espainiako Fiskaltzak helegitea aurkeztu du 36 urte preso daramatzan Unai Paroten hirugarren graduaren aurka

  • Hainbat komunikabidek zabaldu dutenez, fiskaltzaren arabera Paroti hirugarren espetxe-mailarako sarbidea ematea "goiztiarra" da eta, dena dela, presoak ez ditu "guztiz betetzen legezko irizpideak". 1990 urteaz geroztik preso segitzen du euskal preso politikoak.


2026ko irailaren 17an - 10:13
Azken eguneraketa: 14:44
Unai Paroten etxeratzea galdatzeko mobilizazio baten irudia. Goiena
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak helegitea aurkeztu du Unai Parot presoari hirugarren gradua ezartzeko erabakiaren aurka. Iraila hasieran onartu zion Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak hirugarren gradua Paroti, presondegiko Tratamendu Batzordearen txostenean oinarrituta. 

Gaur egun erdi-askatasuneko erregimenean dago Parot, Eusko Jaurlaritzaren Espetxe Araudiaren 100.2 artikulua aplikatuta. Horri esker, iaztik du presondegitik ateratzeko aukera, astelehenetik ostiralera, egunez, boluntario lanak egiteko, eta kartzelara itzuli behar du gauetan. Fiskaltzaren arabera, 100.2 artikulua aplikatu zenetik pasatako denbora ez da nahikoa hirugarren graduaren erdi-askatasuneko erregimenean sartzea ahalbidetuko luketen faktoreak erabat finkatutzat jotzeko. Hori horrela, aurkeztutako helegitea ebazten duten arte baldintza horietan segituko du presoak.

40 urteko kartzela zigorra ari da betetzen Parot.


Euskal preso politikoak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.