argia.eus
INPRIMATU
Eskoziako lehen ministroak independentziari buruzko erreferenduma eskatuko du aurten
  • Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak “urtea bukatu aitzin” eskatuko du Eskoziaren independentziari buruzko erreferenduma. Eskoziako Alderdi Nazionalak (SNP) ipar-ekialdeko Aberdeen hirian egindako konferentzian eman du aditzera egitasmoa.

ARGIA @argia 2019ko urriaren 16a

“Prestaketa legegile guztiak lantzen ari gara, eta urtea amaitu baino lehen bukatuko ditugu”. Hala iragarri du Sturgeonek. Nolanahi den ere, Erresuma Batuko Boris Johnson lehen ministroak esan duenez, bere gobernuak ez du asmorik Eskoziako Gobernuari erreferenduma egiteko baimena emateko. 

Antza denez, Eskoziako lehen ministroa ez da kokildu Erresuma Batuko lehen ministroren jarreraren aurrean. Sturgeonek erran duenez, Londresek ezetz erantzunez gero, “hitza ukatzeko jarrera” hori kontuan hartuko dute eta horren arabera landuko dute beren estrategia.