Eskola txikien festa, ekainaren 3an Larraulen

  • Ekainaren 3an Larraulen (Gipuzkoa) egingo da aurtengo eskola txikien festa, eta 26 eskolak osatzen duten mugimendu osoaren ordezkaritza bilduko da bertan: 26 eskola txikitako udalak, irakasleak, gurasoak eta ikasleak (eskola horietan ibili ziren zaharrenak eta egungoak).


2012ko apirilaren 25an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
25. festak mugimendu osoa irudikatzea du helburu

Atzo, festaren aurkezpenean, Mikel Olano Gipuzkoako Eskola Txikien Koordinakundeko lehendakariak azpimarratu zuen "proiektu hau aurrera eramateko ezinbestekoa dela guraso, irakasle eta udalen elkarlana. Herri bakoitzean hiru eragile hauek batera lan egin behar dute eskola aurrera atera dadin".

Igor Iturain EUDELeko herri txikien ordezkariak eskola hauen pisua nabarmendu zuen: "Gure herrietako eskola txikiak ez dira soilik hezkuntza, irakasten den leku bat. Herriaren bihotza dira. Gure umeak bertan hezi eta ikasteko aukera izateaz gain, herriarekiko lotura sortu eta finkatzeko ezinbesteko bidelagun dira".

Lurdes Imaz Euskal Herriko Ikasleen Guraso Elkarteko (EHIGE) koordinatzaileak txalotu du eskola hauetan irakasle, ikasle eta gurasoek duten harreman zuzena: "Eskola Txikiak eredu zarete, ongi baitakigu eskola-komunitatearen erlazio estu hori ezinbestekoa dela gure seme-alabek eskola arrakasta lortzeko. Horrelako partaidetza eta erlazio estuak eta onak nahi genituzke ikastetxe publiko guztietan".

Ixiar Eizagirre Larraulgo Guraso Elkarteko kideak ospakizunerako deia egin du: "Ospatu egin nahi dugu, azken lau urteotan Larraulen egin dugun lana, eta lortu dugun guztia: berriz ere eskola zerbitzua martxan jartzea, 30 urtez itxita egon eta gero. Gaur egun 8 urtera arteko zerbitzua dugu, gela izaeraz. 12 urtera arteko eskola izan dadin, Larraulgo Guraso Elkarteak eta udalak bidea egiten jarraituko dugu, orain arte bezalaxe. Horretarako legeak eskatzen dituen baldintza guztiak betetzen ditugu, bai ikasle kopuruz zein azpiegituraz".

Egitaraua

Besteak beste, Pirritx eta Porrotxen emanaldi berezia izango da (hauek ere 25 urte betetzen dituzte, lehen plaza Eskola Txikien Festan egin baitzuten) eta eskola txiki guztiek izango dute aukera pailazoekin oholtzan aritzeko. Gorritiren zezen eta pottokak, puzgarriak eta eskulan tailerrak ere izango dira eta festari bukaera dantzan emango zaio, Kupela taldearen erromeriarekin.

Eskola Txikiei buruzko dokumentalaren estreinaldia

Eskola eredu honen ezaugarriak, 25 urtetako bizipenak eta herrian duten eragina jasotzen duen dokumentala kaleratzear da Eskola Txikien Koordinakundea. Festa egunean izango da estrainekoz ikusteko aukera.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude