Eskola segregazioaren aurkako herri ekimen legegileari ezetz esan dio Jaurlaritzak

  • Herritarrek Eusko Legebiltzarrera eramandako lege proposamenak 17.000 sinadura lortu ditu (10.000 da aurkeztu ahal izateko gutxienekoa) eta alderdi politiko gehienen babesa du: eskola segregazioa gainditzeko zortzi neurri zehazten ditu ekimenak, baina berau tramitatzearen aurka agertu da Eusko Jaurlaritza, eta beraz ziurrenik ez du aurrera egingo. Jaurlaritzak arrazoitu du Hezkuntza Lege berrian helduko diotela gaiari.


2018ko irailaren 19an - 13:22
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Proposamenaren espirituarekin eta helburuekin bat datorrela dio Jaurlaritzak, beharrezkoa ikusten duela hezkuntzan kohesio soziala eta ekitatea bultzatzea, baina aurreko ikasturtean gehiengo sindikalarekin sinatu zuen akordioan (ELAk ez zuen akordioa onartu) jasotzen denez, prestatzen ari den eta laster Legebiltzarrean aurkezteko asmoa duen Hezkuntza Lege proiektuan jorratu nahi duela gaia.

“Hezkuntza Beharren Indizea” martxan jarri nahi dutela gaineratu du administrazioak: alegia, ikastetxe bakoitzaren beharrak identifikatuko dituen indizea, laguntzak horren arabera banatzeko.

Herri ekimen legegilea Zubiak Eraikiz plataformak abiatu zuen joan den maiatzean, eta EH Bildu, Elkarrekin-Podemos eta PSE-EE alderdiek babestu dute.

Matrikulazio bulego bakarra denontzat

Eragile ugarik eskatzen duten neurria planteatu du plataformak lege-proposamenean: matrikulazio bulego edo leihatila bakarra –sindikatu eta familien ordezkariak barne hartuko dituena–, matrikulazioa zentralizatu eta irizpide ekitatiboak ziurtatzea errazagoa izan dadin. Beste hainbat neurri ere jarri dituzte mahai gainean, hala nola ikastetxe guztien doakotasuna, “modu zuzen edo zeharkako kuoten aurka”, eta diskriminazio positiboa, “biztanleria kaltetu gehien duten ikastetxeak baliabide gehiagoz hornitu” aldera.

Gaiari lotuta, Ghetto-ikastetxeen egunerokoa erreportajea argitaratu dugu Argian.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Eskola segregazioa kanalean gehiago
2026ko martxoaren 4
Gurasoen federazioa ere atera da segregazioaren kontrako mahaitik
"Ondorioak eztabaidaren aurretik ezarrita daudela dirudi"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.