Eskola Kirola egin beharra klub batean jokatzeko, jada ez da beharrezkoa Gipuzkoan

  • Gipuzkoako Foru Aldundiak EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren sententziaren aurka helegitea aurkeztu zuen, Eskola Kirolak espezializazio goiztiarra ekiditen duela argudiatuta. Atzera bota du helegitea Espainiako Auzitegi Gorenak. 

Klub batean aritzeko jada ez da beharrezkoa Eskola Kirola egitea. Donostitik

2026ko ekainaren 12an - 11:28
Azken eguneraketa: 13:01
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Amaitu da. Jada ez da beharrezkoa Gipuzkoako 8-12 urte bitarteko haurrek Eskola Kirola programan parte hartzea kirol federatu batera apuntatu nahi izanez gero. 

Auzitegi Gorenak atzera bota du Gipuzkoako Foru Aldundiaren helegitea EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak aurkeztutako sententziaren aurka. Iazko urtarrilean aurkeztu zuen sententzia auzitegiak, eta ezeztatu zuen 13 urte baino gutxiago dituzten haurrek derrigorrez Eskola Kirola egin beharra.

Ordura arte, 8-12 urte bitarteko haurrek, klub batean aritu nahi bazuten derrigorrezkoa zuten Eskola Kirola egitea, Multikirol programan izena emanda. Araba, Bizkaia eta Nafarroan, aldiz, ez, legeak baitio ezin dela inor "derrigortu".

Auzitegi Gorenaren erabakia funtsezkoa da hemendik aurrerako ikasturteetarako. Halere, amaitzear dagoen ikasturtean jada ez da horrelako derrigortasunik izan. 2025eko urte hasieran Justizia Auzitegiak aurkeztutako sententziarengatik Gipuzkoako Foru Aldundiak bertan behera utzi zuen Eskola Kirolean parte hartzeko bete beharra. 

Familia baten salaketarekin hasi zen dena. Kexu ziren adin horrekin klub batera apuntatzeko derrigorrezkoa zela, aldi berean, Eskola Kirola egitea, nahiz eta haurra gustura ez egon hori egiten. Kirolaren Euskal Legeari jarraituta, Gipuzkoako Foru Aldundiaren argudioa zera izan zen: espezializazio goiztiarraren arriskua ekidin eta haurraren hezkuntza-garapena babestea zuela. Are, legeak dio edozein umek "bermatua" izan behar duela kirolerako sarbidea.

EAEko Justizia Auzitegi Gorenaren sententziak hori guztia aintzat hartzen bazuen ere, gehitu zuen "ezin direla alde batera utzi adingabeek kirol-praktikaren garapenean dituzten aukerak eta lehentasunak". 

 

 

 


Irakurri gehiago: Hezkuntza Gizartea
Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Hezkuntza kanalean gehiago
2026ko uztailaren 15
Zeroak II

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...