"Eskola bizia, herri bizia" dokumentala aurkeztu dute

  • Gipuzkoako Eskola Txikien Koordinakundeko kide Irati Aldazabalek eta dokumentalaren egile den Iñaki Alcaldek (Larraulgo gurasoa) ordubeteko iraupena duen filma aurkeztu dute Koldo Mitxelenan. Bertan, adin ezberdineko ikasleak nahasten dituen ikasgela baten funtzionamendua erakusten da gela barrutik, eta eskolak herrian duen eragina islatzen da, alkate eta gurasoen hitzetan eta ekintzetan. Eskola eredu honen balioak gizarteratzeko egin dute dokumentala.

    Estreinaldia Tolosako Leidor zineman izango da ostiralean, 19:00etan. Eta igandean Larraulen, Eskola Txikien 25. Festan bi emanaldi eskainiko dira (11:00etan eta 16:00etan).


2012ko maiatzaren 29an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03
581

Aurkeztutako trailerraren lehen hitzek zuzen sartzen dute mezua: "Ez gara bost urteko talde bat; gara Maider, gara Ekhi, gara Galder... gara pertsonak". Berrobiko eskolako "energia eta kotxeak" zientzia proiektuaren jarraipena ikusiko dugu, hasi eta buka eta bere bidez eskola txiki bateko gelan sartuko gara, talde txikia izateak eta adin aniztasunak baimentzen duen pedagogia ulertzeko. Udaletako alkateen ahotik jasoko dugu eskolak herri txikiak bizirik mantentzeko duten garrantziaren oihartzuna "herriaren bihotza" direla alegia. Eta gurasoek partehartzea eta ekimena helarazten dute: eskola hauek mantentzeko elkartzea eta auzolana ezinbesteko direla. Eskolen hiru zutabeak (udala, irakasleak eta guraso-ikasleak) islatzen dituen hiru hankako aulkia da dokumentalaren sinboloa.

Irati Aldazabalek Iñaki Alcalderi eskertu dio "ametsa zena errealitate bihurtu izana", eta Iñaki Alcaldek beste hainbat alorren artean soinu banda nabarmendu du: Borja Rodriguezek konposatu du, eta "azaldu nahi izan dugunaren adibide ere bada Borja" gaineratu du Alcaldek. Rodriguez Aizarnazabalgo eskola txikian ikasitakoa da, eta egun Los Angelesen (AEB) bizi da, Hollywoodeko zinema industriarentzat musika sortuz. "Oso hitz gutxirekin berehala ulertu zuen nahi genuena eta dokumentala biribildu du" aipatu du esker onez Alcaldek.

Dokumentalaren trailerra


Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude