Eskola, are neurotikoago?


2020ko irailaren 14an - 07:51

Ikasturte berriaren hasiera ezohiko honetan, jende asko jarri zaio eskolari begira, nolakoa izango den, zer ezaugarri izango duen, haurren osasuna bermatuko ote duen, kezkaturik. Niretzat harrigarria da batzuek lehenagotik ere kezka hori agertu ez izana, koronabirus berri hau etorri gabe ere betidanik egon delako eskolak haurrengan eduki dezakeen eraginagatik kezkatzeko motiborik, baina tira, horretan gehiegi sartu gabe, benetan pozgarria da azkenean denak jarri izana eskolaren izaerari buruz gogoetan. Eta jarri izana, gainera, hain gako den galdera baten inguruan: Nolakoa izan behar du eskolak, haurrentzat segurua eta osasungarria izateko?

Galdera horri serio erantzun nahi izatekotan, osasunaz dugun kontzepzioari buruz gogoeta  egin beharko genuke, lehenik eta behin. Zeri esaten diogun osasungarri, edo osasuntsu egotea. Kontu hau ez da inondik ere azalekoa, muina jotzen du, arazoaren erdigunea. Osasun krisi hau eskolari galdegiten ari zaizkion aldaketen norabidea, osasun kontzeptuari ematen diogun dimentsioaren arabera baizik ezin baita erabaki.

"Ez dakit pandemia garai honetan eskoletarako proposatu diren protokoloek birusetik babesteko balioko duten ala ez, ez naiz-eta medikua. Baina argi daukat haurren osasun psikoafektiboaren kontrako neurri garbiak direla"

Hitz politetatik haratago benetan uste baldin badugu osasunak bio-psiko-afektiboa izan behar duela, osasunaren maila psikoafektiboan ere arreta jartzen hasi beharko dugu, oso eremu ezezaguna delako gu bezalako ez-jakin emozionalentzat. Hasteko, maila honetako osasunaren oinarria haurtzaroan dagoela barneratu behar dugu, eta psikoafektiboki sano garatzeko haurrek behar dutenaren ezagutza jendartean orokortu. Haurren osasun fisikoaren zaindari gisa trebeak gara, baina porrot egiten dugu behin eta berriz haurrak emozionalki ongi zaindu eta haztearen eginkizunean, gure patroi disfuntzionalak masiboki erreproduzituz, edo gauza bera dena, neurosia barreiatuz.

Bai, familia eta eskola instituzioen bitartez burutzen den egungo heziketa eredu konbentzionalak neurosia sortzen du. Edo kasu larriagoetan, psikopatologia. Ez dagoelako haurrek behar dutena asetzeko pentsatua, eta asegabeko hutsuneek sortzen duten mina saihestu nahia dagoelako, hain zuzen, konfigurazio karakterial neurotikoaren oinarrian. Gure jendartea heziketa eredu konkretu horren produktu den neurrian, denak gara maila batean ala bestean neurotiko. Funtzionamendu neurotikoa hain dago gure artean orokortua non hala denik ere ez garen ohartzen. Normalizatu egin dugu neurosia, normalizatu disfuntzionaltasuna, normalizatu osasunetik urruntzen gaituzten jokaerak. Hainbeste, non osasuna hori dela pentsatzera iritsi garen.

Nik ez dakit pandemia garai honetan eskoletarako proposatu diren protokoloek birusetik babesteko balioko duten ala ez, ez naiz-eta medikua. Baina argi daukat haurren osasun psikoafektiboaren kontrako neurri garbiak direla, haurren berezko eskubideak beharko luketen baldintzekiko sentsibilitate eta etika falta izugarria erakusten dutenak.

Proposaturiko neurriok hain daude haurren berezko izaeratik urrun, non bere burua ukatuz baino ezin dituen haur batek bete. Beldurra eta behartzea, beste aukerarik ez du hezitzaile batek protokoloen arabera irudikatutako errealitate aseptikoa lortzeko, haurrek munduarengan garatu beharreko konfiantzaren eta ikasteko behar duten espantsioaren kalterako, noski. Pedagogikoki, kasik klase magistralaren aukera baino ez da gelditzen, mugimendua eta kontaktua debekaturik.

Borroka gaitezen osasuna bermatu eta ahalbidetu dezaten eskolek. Baina benetan. Orwellek esan omen zuen bezala, askotan  humanitateari eustea bizirik irautea baino erronka handiagoa baita.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude