Esklabismoaren diruarekin eraiki zela salatzeko plaka jarriko dute Arabako Arte Ederren museoan

  • Kuban aberastu zen Zulueta familiaren diruarekin eraiki zen egun Arabako Arte Ederren museoa hartzen duen jauregia. Plaka Esklaboen Salerosketaren eta Haren Abolizioaren Nazioarteko Egunean kokatuko dute, abuztuaren 23an.


2026ko otsailaren 4an - 07:21
vitoria-gasteiz.org
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Neurria Elkarrekin Podemos IU alderdiaren eskaera izan da, Arabako Aldundiko aurrekontuak onartzeko EAJ-PSE gobernuarekin burutu dituen negoziazioen testuinguruan. “Beharrezkoa da errealitate historiko hori Arabako Arte Ederren museoaren sarreran ikusaraztea, esklaboen merkataritzaren tragedia Arabako herriaren memorian inskribatzen laguntzeko", adierazi du alderdiko bozeramaile David Rodríguezek.

Ondorengoa da plakan azalduko den mezua: "Gaur egungo Arabako Arte Ederren Museoa eraikitzeko erabili zen kapitala Julian de Zuluetak utzitako herentziatik dator, esklaboen salerosketarekin eta XIX. mendean Kuban egindako ustiapenaren bidez dirutza eta aberastasun handiak metatzetik. Oroitzapen plaka hau esklabotza desagerrarazteko eta maila globalean esplotazioaren eta pertsonen salerosketaren aurka borrokatzeko erabiltzen da".

Esklaboen salerosketa Kuban

Egun Arabako Arte Ederren museoa hartzen duen eraikina, Augustin Zulueta jauregia, Elvira Zulueta eta Ricardo Augustin senar-emazteen bizitokia izan zen 1912 eta 1916 bitartean, haiek agindu zuten eraikitzea. 1941ean Ricardo Augustinek, alargunduta, Arabako Foru Aldundiari saldu zion. Jauregia eraikitzeko Elvira Zuluetak bere aita Julian de Zuluetaren herentziatik jasotako kapitala baliatu zuen. Julian Zuluetak dirutza egin zuen XIX. mendean Kuban esklaboen trafikoarekin, eta Habanako alkate izatera ere iritsi zen.


Esklabotza kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...