Eskolako hizkuntzari buruzko galdeketa egiteari ezetz esan dio Escola Valencianak

  • Valentziako Generalitateak ikastetxeetako gurasoei galdetu nahi die ea haien haurrek zein hizkuntzatan ikastea nahi duten. Kontsulta abenduaren 19an hasi eta bukatuko da. Escola Valencianak gurasoei ez bozkatzeko esan die kontsulta-tranpa delako.


2014ko abenduaren 19an - 12:14
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Escola Valencianaren ustez, kontsulta iruzurra baino ez da.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Escola Valencianak adierazi du iruzurra baino ez dela orain gurasoei hizkuntza hautuaz galdezka hastea, eta iritzi hori izateko hiru arrazoi eman ditu:

- Bozketa ez da loteslea. Egiaz, balio duena, haurra matrikulatzerakoan egiten den aukeraketa da.

- Kanpainako afixek diote gaztelania/ingelesa eta valentziera/ ingelesa ereduen artean aukeratzeko. Bi eredu horiek, bere horretan, ez dira existitzen, eta ez dago gaztelania edo valentziera guztiz baztertzeko aukerarik.

-Informazio gutxi eta aldrebesa banatu dute gurasoen artean, eta bozketarako eguna desegokia da, abenduaren 19an Gabon giro bete-betean baitabiltza gurasoak.

Xavi Sarriàk La vella estratègia del conflicte lingüístic iritzi artikulua idatzi du Vilaweben eta azpimarratu duenez, “lotsagarria da elkarrizketaren aurkari nagusiek orain demokrata mozorroa jantzi izana, haien asmoa ‘valentziera’ eta ‘arazoa’ren arteko identifikazioa areagotzeko kontsulta inposatzea baita”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalana
2024ko otsailaren 14
Júlia Ojeda, literatura-kritikaria eta UOC-eko ikertzailea
"Globalizazioaren oldarraldi handiei aurre egiteko diskurtsoak falta zaizkigu"

Eguneraketa berriak daude