argia.eus
INPRIMATU
2024ko martxoaren 8a
Ertzaintzak Gasteizen eragindako zenbait zaurituren irudiak argitara eman dituzte
  • Martxoaren 3ko manifestazioan Ertzaintzak foam jaurtigailuekin eta borrekin zauritu zituen zenbait herritarren argazkiak zabaldu ditu LAB sindikatuak, Poliziaren inpunitatea amaitzeko neurriak exijitzearekin batera.

"Langileok Poliziaren bortizkeriarik jasan gabe mobilizatzeko eskubidea" aldarrikatzen jarraituko dutela adierazi du Gasteizko LAB sindikatuak. Ertzaintzak manifestarien aurkako oldarraldian eragin zituen zenbait zaurituren argazkiak zabaldu ditu sindikatuak. Tartean dira matrailezurra bi lekutan apurtu zioten emakumearena  –ospitalean dago eta ebakuntza egin beharko diote– eta Ertzaintzaren furgoneta batek zapaldu zuen pertsonarena,  peronea apurtuta duena.