Ertzaintzak barne ikerketa bat abiatu du Ermuan agente batek adin txikiko bati eraso egin ote dion argitzeko

  • Eibarko ertzain etxeak abisu bat igorri zion joan den igandean Ertzaintzaren Barne Arazoetarako Unitateari.


2026ko uztailaren 8an - 09:59
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ertzaintzak barne ikerketa bat abiatu du Ermuan (Bizkaia) agente batek adin txikiko bati eraso egin ote dion argitzeko. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez,  Eibarko (Gipuzkoa) ertzain etxeak abisu bat igorri zion joan den igandean Ertzaintzaren Barne Arazoetarako Unitateari, erranez patinete elektriko batean zihoan adingabe bati eraso egin ziola agente batek. 

Poliziaren arabera, gazte hori kontrako norabidean zihoan, eta ertzainek gelditzeko agindu zioten, identifikatu ahal izateko. Baina gaztea ez zen gelditu, eta, geldiarazi zutenean, poliziak eraso egin zion. Are, mozal legea aplikatu zioten desobedientziagatik eta trafiko salaketa bat jarri kontrako norabidean ibiltzeagatik. 

Adingabearen familia Eibarko polizia etxera joan zen, adingabeak kontatutako gertakariak egiaztatzera. Ez zuen salaketarik jarri; Barne Arazoetarako Unitateak, ordea, ikerketa abiatzea erabaki du.


Euskal Herria kanalean gehiago
2026ko uztailaren 15
Tesia emakumeen integrazio prozesuaz Uztaritzeko kaskarotetan
Alaia Cachenaut: “Tradizioa barrutik nola pentsatzen den ulertu nahi izan dut”

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...