Ertzaintza ikasleen aurka oldartu da Gasteizen, Altsasuko gazteen aldeko mobilizazioan

  • Baimen eza argudiatuta, Ertzaintza Gasteizko Campuseko ikasleen aurka oldartu da, hainbat ikasle kolpatuz. Datozen egunetan, Altsasuko gazteen alde “zarata ateratzeko” deia egin du Altsasukoak Aske Gasteiz plataformak: lau elkarretaratze ezberdin egongo dira.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko apirilaren 18an - 14:14
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Apirilaren 18an, Altsasuko gazteen aurkako hirugarren epaiketa egunean, manifestazioa egin dute Gasteizko Kanpuseko ikasleek, epaiketa salatzeko eta gazteei elkartasuna adierazteko. Manifestazioa hasi bezain laster, Ertzaintzak mobilizazioa eten du, gazteek baimenik ez zutela argudiatuz.

Tentsioak gora egin du eta Ertzaintza ikasleen aurka oldartu da. Poliziek, ikasleen aurka egin dute, manifestariak kolpatuz. Are gehiago, salatu dutenez, hauetako baten kamerari ere eraso egin diote eta hau kentzen saiatu dira.

Gutxienez, ikasle bat identifikatu dute bertaratutako ertzainek. Minutu batzuk beranduago, mehatxuak gaindituz, manifestazioak aurrera egin du. Behin ekitaldia amaituta, poliziek “segada” bat egin dietela salatu dute ikasleek, gazte gehiago identifikatuz.

Zarata ateratzeko deia

Altsasukoak Aske Gasteizek deituta, epaiketako lehenengo astean elkarretaratze zaratatsuak egingo dituzte Arabako hiriburuan:

  • Apirilaren 19an: Europan, Faroloian eta Pepe Ubisen.
  • Apirilaren 20an: Martxoak 3 plazan

Albiste hau Hala Bedi irratiak argitaratu du eta CC-By-SA lizentziapean ekarri dugu ARGIAra.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Altsasuko gazteak kanalean gehiago
2025eko martxoaren 26
Espainiako Guardia Zibilaren historia bat
Hemendik alde egiteko arrazoiak

2021eko urriaren 20
Anomaliak

2021eko martxoaren 2
Adur Ramírez de Alda, Altsasuko auzipetua
"Altsasuren karikatura egin nahi izan dute, baina gaizki atera zaie"

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.