Ertzain bat titulu faltsu bat aurkeztuz bihurtu zen Osakidetzako segurtasun-buru

  • 1.080 euroko isun bat jarri diote Juan Jose Quiñonesi, unibertsitate-titulu faltsu bat aurkezteagatik. 2023an lortu zuen postua Osakidetzan.

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2026ko uztailaren 29an - 10:29
Irekia
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Osakidetzak iazko abenduan jarri zuen salaketa bat Juan Jose Quiñones Carriazoren aurka, aurreko bi urteetan EAEko osasun-sare publikoko segurtasun-burua izandakoaren aurka, eta postutik kendu zuen. Izan ere, jakin zen Quiñonesek, Ertzaintzako agente zela, unibertsitate-titulu faltsu bat aurkeztu zuela Osakidetzako segurtasun-zerbitzuko buru bihurtu ahal izateko. 

Quiñonesek 2023an lortu zuen Osakidetzako segurtasunaz arduratzeko postua, eta bi urtez egon zen bertan, dokumentazioa faltsutu zuela jakin zenera arte. Handik zazpi hilabetera hainbat komunikabidek azaldu dutenez, ertzain ohia kondenatzea erabaki du Gasteizko epaitegi batek, esparru publikoko dokumentazioa faltsutzea leporatuta, baina zigor aski murritzarekin: 1.080 euroko isuna eta sei hilabeteko kartzela-zigorra. Epaileak espetxe-zigor hori eten du, gainera, bi urterako: epe horretan Quiñonesek ez badu beste deliturik egiten, ez du zigorra bete beharko.

Epaitegiak frogatutzat jo du segurtasun buru ohiak modu "kontziente eta borondatezkoan" aurkeztu zuela titulu faltsua, eta modu horretan lortu zuen agintaritza-postua 2023ko azaroan. Osakidetzako segurtasun buru postua urte horretan bertan sortu zuten, 2022an Basurtun (Bizkaia) umetxo bat bahitu ostean hala erabakita.


Ertzaintza kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...