Errusiak 730.000 petrolio kupel eraman ditu Kubara krisi energetikoari aurre egiteko

  • Donald Trumpek urtarrilean jarritako energia blokeoari aurre eginda, Errusiak 730.000 petrolio kupel eraman ditu Kubara. Azken hamarkadetako krisi energetiko handienetan murgilduta daude Kuban: itzalaldiak eta janari eta medikamendu eskasia.


2026ko apirilaren 1ean - 12:51
Azken eguneraketa: 14:18
Errusiak 730.000 petrolio barril eraman ditu Kubara. CC0 1.0
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Astelehenean iritsi da Anatoly Kolodkin Errusiako petrolio-ontzia Kubara, 730.000 petrolio kupelekin. Miguel Díaz-Canel presidenteak adierazi du hiru hilabeteetan lehen aldia izan dela petrolioa eskuratu dutena, Al Jazeerak jaso duenez. Petrolio hori energia bilakatu eta herritarrengana iristeko egunak beharko badira ere, portuan itsasontziaren iritsiera ospatu dute, Vicente de la O Levy Energia eta Meatzeen ministroak barne. Ministroa eskertuta azaldu da: "Eskerrak eman nahi dizkiegu Errusiako Gobernuari eta herriari jasotzen ari garen babes guztiarengatik. Balio handiko bidalketa da, egoera energetiko konplexuan gauden honetan iritsi dena". Zenbait adituk azpimarratu dute herrialdearen kontsumo beharrak hiru aste eta hilabete artean asetzeko balioko duela bidalketak.

Donald Trumpen kontraesanak

Kuban sufritzen ari diren energia eskasiak ospitaleak, garraio publikoa eta nekazaritza ia kolapsora eraman ditu. Etengabeko itzalaldiak eragiteaz gain, janariaren eta medikamenduaren falta ekarri du. Irla azken hamarkadetako unerik zailenetakoan murgilduta dago.

Urtarrilaz geroztik ez da petroliorik sartu Kubako badian, AEBetako armada Venezuelan sartu eta Nicolas Maduro bahitu zutenetik. Venezuela izan da orain arte Kubako petrolio esportatzaile nagusia. Blokeo energetikoa ezarri arren, Trumpek orain dio "arrazoi humanitarioak" direla eta herrialde batek Kubari petrolio bidezko laguntza eman nahi badio, "ez daukala ezer horren kontra" adierazi du AEBetako presidenteak. 

 


Petrolioa kanalean gehiago
2026ko irailaren 16
Argentinaren zain urratuak
Lurra jokoan, estraktibismoaren bihotzean

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...