Baionako Auzitegiak errugabe jo ditu Korrikan Bidasoa zeharkatzen lagundu zuten zazpi kideak

  • 2024an, Korrikaren 23. edizioan, 36 migratzaileri Bidasoako muga zeharkatzen lagundu zieten dozenaka herritarrek, eta horietako zazpi auzipetu zituzten “pertsonen trafikoko talde antolatuaren” delitua egotzita. Asteartean errugabe izendatu ditu Baionako Auzitegiak.


2026ko otsailaren 17an - 15:40
Azken eguneraketa: 2026-02-23 07:38
Gari Garaialde / Bostok Photo
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Baionako Auzitegiak errugabetzat jo ditu 2024ko martxoaren 14an, Korrikaren lehen egunean, Afrikatik etorritako 36 pertsona Irun eta Hendaia arteko muga igarotzen lagundu zituzten zazpi militanteak. 2025eko urriaren 2an epaitu zituzten zazpi kideak, eta asteartean errugabe izendatu dituzte. Hauexek izan dira zazpi epaituak: Argitxu Dufau eta Eñaut Aramendi LAB sindikatuko kideak; Jakes Bortairu eta Dominika Dagerre EH BAI eta Etorkinekin Kolektiboko kideak; Aintzane Lasarte eta Fernand Perret Bidasoa Etorkinekin taldekoak; eta Thomas Dubois La France Insoumiseko kidea. “Pertsonen trafikoko talde antolatuaren” ustezko delitua egitea leporatuta, fiskaltzak 1.000 eta 1.500 euro arteko isunak eskatu zituen. Euskal Herrian auzipetuen babesean autoinkulpazio kanpaina ekin zen, J’accouse (Salatzen dut) lemapean eta 5.000 sinadura inguru bildu ziren.

Desobedientzia zibileko ekintzaren bidez, Santiagoko zubia, hainbat migratzailek bizia galdu duten tokia, igarotzea lortu zuten 36 migratzailek, dozenaka herritarren laguntzarekin. Ekintzaren bidez inor ez dela ilegala aldarrikatu zuten, eskubide berdintasuna, zirkulazio librea eta migrazio politika “arrazista eta hiltzaileen” aldaketa eskatu bitartean.


Korrika kanalean gehiago
2026ko martxoaren 11
Bixente Claverie, AEK-ren Nazio Kontseiluko Ipar Euskal Herriko kidea
"Borondatea baldin badugu, lortuko dugu 2050ean hiztunen kopurua %30 izatea"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.