argia.eus
INPRIMATU
Erromeria giroko ‘Lasturbidean’ diskoa argitaratu dute

2008ko ekainaren 20a

Jon Ostolaza debarrak eta Rakel Pujana markinarrak Lasturbidean izeneko diskoa argitaratu dute. Lan berri horretan erromeria giroa da nagusi eta Sakabi, Elgeta, Gelatxo eta Txankarta trikitilariek jotzen zituzten abestiak berreskuratu dituzte. Lana grabatzeko bi erromeria afari egin zituzten Lasturren (Itziar) eta bakoitzean 80 lagun inguru elkartu ziren.