"Erriberako El Culebretek ezin du jaso Gipuzkoako 75.000 tona zabor"

  • Nafarroako hondakinen gaia gertutik jarraitzen duen Compañía de las 3 Erres elkarteak gogor salatu du Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioak eta Nafarroako Erriberako Hondakinen Mankomunitateak sinatu duten akordioa.


2016ko azaroaren 15an - 11:48
El Culebreteko planta (Arg.: Erriberako Hondakinen Mankomuniatea)

Horren arabera, 2017tik 2019ra arte, Gipuzkoak 75.000 tona zabor eramango lituzke Tuterako El Culebreteko tratamendu zentrora, zerbitzuagatik 5,5 milioi euro ordainduz urteko.

El Culebrete gainerakoen frakzioa bideratzeko Tuteran dagoen tratamendu zentroa eta, besteak beste, biometanizaziorako azpiegitura du, hondakin organikoarekin metanoa sortzeko. Ontzien hondakinak eta hondakin industrialak biltzeko beste bi zentro ere baditu.

Konpainiaren esanetan, "akordioa hilik jaio da, Nafarroako Gobernuak El Culebreteri emandako Ingurumen Baimen Bateratuak urteko 50.000 tona kudeatzeko baimena aurreikusten duelako eta biometanizaziorako 25.000 tona urteko”.

2015eko balantzearen arabera, gainerakoak frakzioko 67.777 tona sartu ziren El Culebretera eta 31.726 tona biometanizazio prozesua bideratzen duen digestorera. Hau da, urtean baimendutakoa baino gehiago jasotzen du jada zentroak eta Gipuzkoatik letorkeenarekin baimendutakoa hirukoiztuko luke: 2017an 143.000 tona urteko tratratuko lirateke akordioa aurrera eramanez gero.

3 Erres-en ustez horrek 93/2006 Foru Dekretua urratuko luke, garai batean kopuru baterako eman baizitzaion ingurumen baimena eta oraingoa askoz handiagoa litzatekeelako. Ingurumen baimena aldatu beharko litzateke, “eta hori oso prozedura luzea da”.

Irregulartasunak

Elkartearen esanetan, teknikoki ez da bideragarria digestorearentzat hainbeste tona tratatzea, eta dagoeneko zentroan badira irregulartasunak horregatik. Nafarroako Hondakinen Kontsorzioak El Culebreten auditoria bat egitea eskatu zuen eta horren arabera ikusi zen biohondakinen %38,5 zuzenean botatzen zela zabortegira, digestoreak kopuru horiek hartzeko gaitasunik ez duelako.

GHK-ko akordioa Nafarroako Gobernuak hondakinen plana aurkeztu duenean gertatu dela salatu dute konpainiakoek eta hori ez datorrela bat planarekin; hori onartzea Nafarroako etxeetan hondakinen sailkapenik egin behar ez dela onartzea litzatekeela. Gobernuko planaren arabera 2020rako hondakin organikoaren bilketa selektiboa %50era heldu behar bada, ez du zentzurik halako akordioak bideratzea: “'Culebrete' eta 'Zubietakoa gisako erraustegi' gehiagoren mesederako besterik ez litzateke, Nafarroako Hondakinen Planak aurreikusten dituen printzipio eta helburuen guztiz aurkakoa”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa Nafarroan
2023-12-20 | ARGIA
Biomendi txerri granjan 80.000 tona hondakin industrial tratatu dituzte, 33.000-rentzako izan arren baimena

Abenduaren 16an Mendigorriako Biomendi txerri granja eta biometanizazio instalakuntzan elkarretaratzea egin du Nafarroako Makroetxaldeen Aurkako Plataformak. Bertan salatu du Biomendin 2022an 80.000 tona hondakin industrial-organiko tratatu zituztela, soilik 33.000 tonarentzako... [+]


2023-05-14 | Reyes Ilintxeta
Manolo Romero. Alkate 28 urtez
"Gongorako zabortegiaren aurkako borrokak Aranguren ibarra lotu zuen betiko"

Aranguren, Irulegiko Eskua agertu den bailara, zortzi herrik osatutako Iruñerriko haran irekia da. 1990eko hamarkadaren hasieran Gongora herrian egin zuten zabortegiaren aurka tinko bildu ziren orduko 1.200 bizilagunak. Borroka hartatik sortu zen haien herriak... [+]


2023-02-12 | Reyes Ilintxeta
Luzio Tabar. Trapuketaria
"Munduko pertsona guztientzat posible ez dena pribilegioa da, ez eskubidea"

50 urte bete berri dituzte Iruñeko Arturo Campion euskaltegiak eta Nafarroako Emausko Trapuketariek, eta bietan buru belarri lanean Luzio Tabar, lehenbizi euskaltegian eta trapuketariekin orain. Bietan ezaugarri komun asko: biak herri ekimenak, behar sozial bati ... [+]


"Valle de Odieta makroetxaldeak ingurumen-arazo larriak sortzen jarraituko du"

Hori uste dute Makrogranjen aurkako Nafarroako Koordinadorakoek, eta horregatik astelehen goiz honetan enpresak Caparroson eraiki nahi duen araztegi berriaren aurkako alegazioak aurkeztu dituzte Iruñean, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuaren atarian.


Eguneraketa berriak daude