argia.eus
INPRIMATU
Errepresioaren eta gizarte-protestaren kriminalizazioaren kontrako jardunaldiak Bilbon
ARGIA @argia 2019ko otsailaren 28a

Errepresioa eta gizarte-protesten kriminalizazioa izango ditu ardatz ekimenak, Mozal Legea abiapuntu. Hitzaldi, tailer edota formakuntza saioetan parte hartu nahi duten gaztetxe, asanblada eta gainerako eragileek nadieesinocentebilbo@gmail.com e-postara idatzita jaso dezakete beharrezko informazio guztia.

Ondoko kolektibo hauek osatzen dute Herritarren kriminalizazioaren aurkako plataforma: Mbolo Moy Doole, Sagarrak, M15 Bizkaia, Berriotxoak, Sare Antifaxista, Green Peace, FundaciónPaz y Solidaridad, Bizkaiko SOS Arrazakeria, Tosu Betirako, Komite Internazionalistak, Danok Lan, Ernai, Salhaketa Bizkaia, Mugitu! eta KEM-MOC.