Errepresio politikoaren kontrako manifestaldia izanen da Baionan maiatzaren 16an

  • Azken bi urteetako errepresioa handituz joan dela ohartarazi dute talde politiko desberdin batzuetako militanteek ebiakoitzean Baionan. Errepresio hori buru egiteko, manifestaldia antolatuko dute.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2026ko apirilaren 8an - 11:13
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

60 bat pertsona bildu ziren Baionako auzitegiaren aitzinean, errepresio politikoaren salatzeko. Talde desberdinak dira batu egoera larriaren azpimarratzeko: Jardun, U14, Ostia sarea, J’Accuse, Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialista, Lagundu edota Blokatu kolektiboak besteak beste.

Azken bi urteetan Ipar Euskal Herriko hainbat mugimendu politiko eta sozialetako militanteek azkarki jasan dutela errepresio horren gogortzea erran dute. Bederatzi auzi eta 31 auzipetu kondatu dituzte baina errepresioak beste forma ainitz ere hartzen dituela azpimarratu dute: atxiloaldiak, miaketak, DNA aztarnen hartzea, segipenak edota itotze ekonomikoak.

Errepresio hori militanteen beldurtzeko eta mugimenduen ahultzeko tresna dela salatu dute. Horren kontra borrokatzeko manifestaldia eginen dute maiatzaren 16an bost orenetan.


Irakurri gehiago: Politika
Politika kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...