Errenteriako Xenpelar bertso eskolako irakasle ohiaren auzia artxibatu dute

  • Gipuzkoako Fiskaltzak artxibatu egin du, "proba" edo "salaketa nahikorik" ez egoteagatik. Bertsozale Elkarteak eta Errenteriako eta Oiartzungo (Gipuzkoa) mugimendu feministek hainbatetan esan dute "salaketa publiko" bat egitea zela helburua. 

Ostiraleko agerraldia. Oreretako Asanblada Feminista

2026ko ekainaren 16an - 09:45
Azken eguneraketa: 12:02
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Duela aste batzuk auziak herria astindu zuen: Bertsozale Elkarteak eta Errenteriako eta Oiartzungo (Gipuzkoa) mugimendu feministek maiatza amaieran Xenpelar bertso eskolako irakasleen erasoak salatu zituzten. Orain Gipuzkoako fiskaltzak artxibatu egin du, ikerketak aurrera jarraitzeko "nahikoa ebidentziarik", ezta proba edo salaketarik ere ez dagoela argudiatuta. Fiskaltzak azaldu du biktimak ez duela salaketarik jarri nahi izan. Bertsozale Elkarteak eta Errenteriako eta Oiartzungo (Gipuzkoa) mugimendu feministek, ordea, hainbatetan esan dute helburua "salaketa publiko" bat egitea zela; ez irakaslearen aurkako prozesu judizial bat hastea. 

Ekainaren 4an abiatu zen auziaren prozesu judiziala, Errenteriako Udalak auziari buruz zeukan informazio guztia Adingabeen Fiskaltzaren esku utzi zuenean. Hurrengo egunean, ekainaren 5ean, Aizpea Otaegi alkateak fiskaltzaren aurrean deklaratu zuen, dokumentazioa berresteko. Errenteriako oposizioak bertso eskolako auzia baliatu eta alkatean jarri zuen fokua, leporatuz udalaren erantzuna "eskasa" izan zela.

Hain zuzen ere, Oreretako Asanblada Feministek ostiralean egindako agerraldian salatu zuten alderdi politiko batzuk auzia "instrumentalizatu" eta "olatu erreakzionarioarekin bat" egin zutela. 

Maiatzaren 28an jakinarazi eta salatu zituzten Bertsozale Elkarteak eta Errenteriako eta Oiartzungo (Gipuzkoa) mugimendu feministek Xenpelar bertso eskolako irakasleen erasoak. 2018an gertatu zen lehen erasoa eta Bertsozale Elkarteak barne prozesu bat abiatu zuen. Ordea, 2026ko maiatzaren hasieran Oreretako Asanblada Feministak beste eraso baten berri izan eta salaketa publikoa egin zuten.

 

 

 


Indarkeria matxista kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...