Errenteriako Udalak lan deialdiko 860 kaltetuei elkartasuna adierazi die eta auzibidea bururaino eramango duela hitzeman du

  • Lehen aldia da Errenteriako Udalari halako helegite bat jarri zaiola, baina Aizpea Otaegi EH Bilduko alkateak azpimarratu du ez dela lehen aldia administrari izateko deialdi publikoetan euskarazko C1 maila eskatzen zena. “Helegite politiko baten aurrean gaude”, azaldu du Otaegik, ARGIAk egunotan argitaratutako informazioaz mintzatuta.

Gorka Peñagarikano / ARGIA CC BY SA
Goizeroko buletin bat daukat, 'Goizean argi' deiturikoa. Dohainik harpidetu zaitezke.

2026ko martxoaren 11n - 13:30
Azken eguneraketa: 15:24
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Errenteriako Udalak iragan azaroan onartu zuen, alkatearen dekretu bidez, 25 administrari lanpostuetarako deialdi irekia. Baldintzen artean, euskarazko C1 maila eskatzen zen. ARGIAk asteon jakinarazi moduan, Errenterian bizi ez den pertsona batek, Unidas Por la Libertad Lingüística plataformako kideak. Helegitea jartzerakoan, adierazi zuen ez zegoela ados euskara eskakizunarekin. Baina ez zuen inolako interesik lanpostuan, ARGIAk eskuratu duen mezu batean pertsona horrek hala baieztatzen duenez.

Errenteriako Udalak prentsa agerraldia egin du asteazken goizean. Aizpea Otaegi alkateak jakinarazi duenez, lan deialdiaren oinarrietan euskara eskakizun hori eskatzea ez da "erabaki inprobisatua" izan, ezta Errenteriako egungo udal gobernuaren "kapritxoa" ere. Otaegiren esanetan, Errenteriako Udalaren "urteetako ibilbidearen ondorio koherentea" da C1 maila eskatzea, "epe luzeko helburuei erantzuten diena eta udal plangintza oso baten mandatua dena". Otaegik azpimarratu du uda-organo ugaritan onartutako hainbat dokumentu aintzat hartzen dituela C1 mailaren eskakizunak, eta udalean parte hartzen duten eragileek ez dutela prozesua barnetik gelditu. 

"Helegite honek bestelako motibazioak ditu", firme esan du Otaegik, agerian geratzen delako euskara eskakizunen "kezka" ez dela bitarteko udal langileen edo izena emandako pertsonena. Horrez gain, azpimarratu du euskararen ofizialtasunaren esanahia eta ondorioak Konstituzio Auzitegiak garatuta dituela, Herrialde Katalanetan kasu, eta ez dute onargarritzat jotzen euskara jasaten ari den egoera: "Administrazio aurreratua eta berdintasunean oinarritua izateko, uste dugu orain arte jarraitutako bidea zuzena izan dela".

"Defentsa sendoa, eta auzibidea bururaino"

860 hautagai aurkeztu dira Errenteriako Udaleko lan deialdira, eta prozesua etenda dago, ez bertan behera utzita. Hautagai eta kaltetu horiei guztiei babesa adierazi die Otaegik, eta jakinarazi du irailean izango dela epaiketa, eta udal gisa "bururaino" eramango dutela auzibidea. "Bitarteko guztiak jarriko ditugu eta auzibidea agortuko dugu helegite honek aurkako ebazpena izan eta deialdiak aurreikusitako baldintzekin aurrera egin dezan", adierazi du alkateak.

 Gorka Peñagarikano / ARGIA CC BY SA

Oldarraldia ikerketa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.