Errenteriako etxegabetzea bertan behera utzi dute, familia eta bankua akordio batera iritsi ostean

  • Ostegunean etxegabetu behar zituen CaixaBankek Lourdes, Enrique, eta euren adin txikiko semea. Familiak eta finantza erakundeak adostu dute familiak bere zorraren zati bat ordaindu, eta alokairu sozialeko kontratu berri bat sinatzea. Hala, familia ez da kale gorrian geratuko.


2026ko martxoaren 5ean - 10:28
Iragan larunbatean kontzentrazioa egin zuten Kaleratzeak STOP plataformaren eskutik. Kaleratzeak STOP Donostia
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Kaleratzeak STOP plataformak iragan astean jakinarazi zuen Errenteriako familia batek –adin txikiko bat tarteko– etxegabetze agindua jaso zuela, ostegun honetan gauzatzekoa. CaixaBankek etxegabetu behar zuen familia, baina akordio batera heldu dira bi aldeak, Errenteriako alkate Aizpea Otaegi Mitxelenaren bitartekaritzarekin. Adostu dute familiak bere zorraren zati bat ordaindu, eta alokairu sozialeko kontratu berri bat sinatzea. Hala, familia ez da kale gorrian geratuko. 

Plataformak salatu du gaur egun etxebizitza eskubidea “larrialdi maila gorrian” dagoela, besteak beste, “PP, VOX eta JUNTSen erruz" Kongresuan etxegabetzeen aurkako ezkutu soziala desagerrarazi zutelako. Gaineratu dute, horrek jabeei bidea irekitzen diela familia zaurgarriak kaleratu ahal izateko. Testuinguru horretan, plataformak azpimarratu nahi izan du finantza erakundeak administrazio publikoekin “aktiboki lankidetzan aritu behar” direla. Izan ere, soilik EAEn, 65.594 etxebizitza kontratu amaituko dira aurten.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Etxegabetzeak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.