Errenta aitorpenean helburu sozialetarako laukitxoa markatzeko dei egin dute 170 entitatek

  • Gobernuz kanpoko erakundeek eta 170 entitate sozialek dei egin diete herritarrei helburu sozialen laukitxoa markatzera. Horrek bideratuko baitu errenta aitorpenen 0,7a gizartean zaurgarrien dauden herritarrak laguntzera: gizarte ekintzetara, garapenerako nazioarteko lankidetzara edota adinekoekin lanean ari diren entitateetara, adibidez. Enpresek ere gauza bera egin dezakete sozietateen gaineko zerga ordaintzen duten unean.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2026ko apirilaren 24an - 07:00
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Errenta aitorpena egiteko garaian gaude. Batzuk egina jasoko dute, besteek osatu egin beharko dute. Era batean edo bestean izan, norberaren zergak nora bidera daitezkeen erabaki daiteke. Horretarako, hiru aukera izaten dira: Eliza Katolikora bidera daiteke, helburu sozialetara edo bietara. Gobernuz kanpoko erakundeek eta 170 entitate sozialek dei egin diete herritarrei helburu sozialen laukitxoa markatzera. Horrek bideratuko baitu errenta aitorpenen 0,7a gizartean zaurgarrien dauden herritarrak laguntzera: gizarte ekintzetara, garapenerako nazioarteko lankidetzara edota adinekoekin lanean ari diren entitateetara, adibidez.

Errenta aitorpena egiten duten pertsona fisikoen %47k hautatzen du helburu sozialetara bideratzea euren zergen zatia. Gazteen artean, zenbaitetan hutsik uzten dute atal hori. Ezjakintasuna izan daiteke, edo ez, baina dei berezia egin diete 25 eta 35 urteko gazteei. Eta ez bakarrik norbanakoei, enpresei ere galdegin die. Enpresen bidez 4 milioi euro gehiago jaso ahalko liratekeela uste dute. 2010an bost milioi euro bideratu ziren helburu sozialen laukitxoari esker 500 proiektu baino gehiago garatzera, orain ia 14 milioi euro dira biltzen direnak. Entitateek argi dute pobrezia murrizteko eta aukera berdintasuna ziurtatzeko baliagarria da helburu sozialen laukitxoa markatzea.


Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.