Erraustegirako martxako auzipetuen aldeko elkarretaratzea egingo dute epaitegian

  • Zubietako erraustegirako azken martxan parte hartu zuten lau pertsonen aurkako epaiketa salatzeko, Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak elkarretaratze bat egingo du ostegunean, 10:30ean, Donostiako epaitegian. Duela hilabete, abenduaren 4an, arrazoi berarengatik elkartu ziren, auzipetuak epailearen aurrean hitz egiten ari ziren bitartean.

Artikulu hau CC BY-NC-ND 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko urtarrilaren 8an - 09:39
Zubietako martxan protestalariak eta ertzainak aurrez aurre 2018ko irailaren 23an. (Argazkia: @ikiagirre)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ertzaintzak jarri du haien kontrako salaketa, desordena publikoak eragin izana leporatuz, baina lau epaituek adierazi dute haiek ez zirela martxako antolatzaileak izan eta ez zutela leporatzen dietena egin. Martxa 2018ko irailaren 29an egin zuten, erraustegiaren aurkako protesta modura, baina azpiegiturara iritsi aurretik, Ertzaintzak bidea blokeatu zien herritarrei. Hainbat minutuz bidea blokeatzen egon ostean, poliziak herritarrengana jo zuen azkenean.

Erraustegiaren aurkako mugimenduak adierazi du auzi honen atzean erraustegiaren aurkako protesta soziala zigortzeko borondate bat dagoela. Epaituetako bi Zubietakoak dira, eta besteak, berriz, bata Lasartekoa eta bestea Donostiakoa.


Gipuzkoako erraustegia kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...