Erraustegiaren kolapsoa ekar dezaketen ekimen juridikoak aurkeztu ditu GuraSOSek Europan

  • Zubietako erraustegia ez da atzera bueltarik gabeko proiektua. “Bere etorkizuna ez dago guztiz erabakia”, nabarmendu du GuraSOSek astelehen goiz honetan Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean egin duen agerraldian. Gipuzkoako Foru Aldundiak 2019ko udazkenerako martxan izatea aurreikusten duen Zubieta gaineko plantaren eta haren finantza ereduaren kolapsoa ekar dezaketen ekimen juridikoak aurkeztu zituen joan den astean GuraSOSek, Europako erakundeetan

Usurbilgo Noaua @noaua
2018ko ekainaren 12a
Joxe Mari Izeta GuraSOSeko lehendakariak aurkeztu ditu elkartearen ekimen berriak. (Argazkia: Noaua)

Ekimenon gaineko xehetasunak plazaratu dituzte gaurko agerraldian. Segidan aipatzen diren kexak Europar Parlamentuko Eskaeretako Batzordera igorri dituzte. Batetik, Eurostat-i “defizita eta zorpetze publikoa kontrolatzeko eta zuzentzeko mekanismoak aktibatzea” eskatu dio GuraSOSek, “salatutako arau-hauste eta iruzurrak direla eta”. Horrekin batera, erakunde berari Espainiako kontu nazionalen komisio teknikoaren 2017ko apirilaren 18ko txostena aztertzea galdegin diote. “Txosten honek, kontratutik eratorritako operazio ekonomikoei kontabilitate nazionalean emandako trataera du aztergai”. Zenbait zuzenketa jasoko dituen txosten berri bat igortzea eskatzen dio GuraSOS-ek. Gogorarazten dutenez, “ez da egia, azpiegiturak erabiltzearekin lotutako arriskuen gehiengoa kontratistari behar bezala transferitzen zaiola”. Bestalde, “ez da erregistratu behar bazkide pribatuaren kapital finkoaren eraketa gordin gisa”. Azkenik, GuraSOSetik ohartarazten dutenez, “Europar Batasuneko gehiegizko defizitaren protokoloaren testuinguruan, inbertsioaren kostuak eragin negatiboa izango du kontratua egin duen administrazio publikoaren defizit eta zor publikoan”. 

Europako Batzordera ere jo du GuraSOS-ek. Eskubide komunitarioaren araudi urraketa salatu eta horren aurrean, Espainiaren aurkako prozedura abiatzea eskatu du, “kontratazio arloan izandako arau-hausteagatik, eta ingurumenaren eta hondakinen arloan parte hartzeko eta justizian sarbidea izateko eskubideak urratzeagatik”. Erraustegiaren proiektu honetan zuzenean inplikatuak dauden Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioari (GHK), Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari “proiektuaren suspentsioa eskatzea” galdegin diezaiola eskatu dio GuraSOS-ek Europako Batzordeari. Baita, “hasiera-hasieratik herritarren parte-hartzea bermatuko duen hondakinen kudeaketarako planaren berrikustea martxan jartzea eskatzea”.

Eskariokin, Europak, aipatu Gipuzkoa nahiz EAE mailako erakundeok dagozkien bete beharrak betetzen dituzten aztertu dezala nahi du GuraSOSek. Jaurlaritzaren kasuan, ia hondakinen inguruko plangintza bete duen, hondakinak kudeatzeko planik gabe, erraustegia eraikitzeko ingurumen baimena emanda; edota “ingurumenaren babeserako ardura” urratu eta “herritarren parte-hartzea bermatu al duen”.

Gipuzkoako Foru Aldundiok agintariek, finkatua dagoen moduan, sei urtez behin ebaluatu eta berrikusten ote duten hiri hondakinen kudeaketa plana eta horretarako herritarren parte hartzea bermatu den. GHK-ren kasuan, “kontrataziorako eta kontzesiorako araudi Europarra bete al duen”.

GuraSOS-etik ohartarazi dutenez, Europako Batzordeak arau-hauste espedientea ireki edo ez erabakitzeko urtebeteko epea du. Irekitzea onartuko balu, “Luxenburgoko Justizia Auzitegiaren bidez ebatziko litzateke gaia. Erreklamazioen aldeko ebazpenak erraustegiko kontratuaren deusezte automatikoa ekarriko luke”.

 

Espainiako Auzitegi Konstituzionalera

Europara soilik ez, Espainiako Auzitegi Konstituzionalera joko du GuraSOSek. Babes errekurtsoa aurkeztuko du bertan, guraso taldeak egindako parte hartze prozesuaren eskaria atzera botatzen zuen 2016ko uztailaren 16ko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluaren akordioaren aurka, eta Auzitegi Gorenak joan den apirilaren 19an atzera botatako iazko irailaren 27ko Euskadiko Auzitegi Goenaren epaiaren aurka sartutako kasazio-errekurtsoagatik.

Herritarren parte hartzearen funtsezko urraketen Konstituzionaleko salaketa hau, Estrasburgoko Giza Eskubideen Europako Auzitegira eraman aurreko urratsa da, GuraSOSetik argitu dutenez.

Premiazko bilera eskaera Aldundiari

Erraustegia barne hartzen duen 2019-2030 urte arterako Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan berria izapidetzen hasi dela iragarri du egunotan, Gipuzkoako Foru Aldundiak. 9 hilabete iraungo omen ditu izapidetze prozesuak “eta administrazioei, talde politikoei eta gizarte eragileei parte hartzeko aukera emango zaie”.

Plan berriak erraustegia eraikia eta martxan izan osteko garaiari begira planteatua dago. “Plan berriak (GHHKPO 2019-2030) hondakinen birziklatzearen eta balorizazioaren zirkulua itxiko du, eta Gipuzkoa prest utziko du ekonomia zirkularraren eta klima aldaketaren erronkari aurre egiteko. Lehenengo aldiz, Gipuzkoak hondakinen plan bati helduko dio Europako herrialde garatuenen baldintza beretan”, Gipuzkoako Foru Aldundiaren esanetan.

GHKKPO berria izapidetzeko Aldundiak eginiko iragarpenaren aurrean, 2002-16 urteko planetik 2019-30 urte artekora igarotzeko Aldundiaren asmoen aurrean, “zer gertatu da falta diren urteekin?” galdetzen dute GuraSOSetik. Aldundia orain, parte hartze prozesuaren eta ekonomia zirkularraren alde agertu eta aldi berean erraustegia eraikitzea kontrajarritzat jotzen du guraso taldeak. Diputazioaren iragarpenok, gizarteak eginiko presioen ondorioz heldu direla diote baina bat datozela bi printzipio hauekin. Berandu bada ere, “hondakinen kudeaketarako plana elkarrekin lantzeko garaiz gaude”.

Osasun berme gehienak eskaini eta ekonomia zirkularraren norabidean sakonduko duen plana elkarrekin diseinatu eta garatzeko, gai honetan konponbide adostu batera heltzeko premiaz biltzeko gonbita luzatu dio GuraSOSek Diputazioari. “Berdinen arteko elkarlan bat proposatzen dugu, parte-hartze benetakoa eta efektiboa izango dena eta etorkizunerako aukera guztiak irekiak izango dituena, tartean, Donostiak erraustegirik behar duen edo ez”. 

Bileraren gonbitaren Aldundiaren erantzunaren zain, “gatazka hau gainditzen lagunduko duten adostasunen bila” segiko du GuraSOSek.

Albiste hau Noauak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Gipuzkoako erraustegia  |  Errausketa

Gipuzkoako erraustegia kanaletik interesatuko zaizu...
Ehunka gaztek erraustegiaren aurka protesta egin dute Lasarte-Orian Ernaik deituta

“Utzi bizitzak kutsatzeari erraustegia gelditzera goaz” eta "Euskal Herrian Bizi" lelopean egin dute manifestazioa Lasarte-Oriatik erraustegiko lanetara kamioiak sartzen diren lekuraino. Ehunka gazte Gipuzkoako Aldundiak egin nahi duen proiektuaren aurka kalera atera dira.


2018-09-20 | Zero Zabor
Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan

ZZB Zero Zabor Bizkaian elkarguneak deituta, hainbat militante bildu ziren asteazkenean, 19, Bilboko Guggenheim museoaren atarian hondakinak errausten dituen industriari bere protesta azaltzeko. CEWEP Europako errauste planten patronala biltzarra egiten ari da Bilbon Zabalgarbi erraustegiak antolatuta.


2018-09-19 | Hainbat egile*
Iraultza Txikien Akanpada: ongi bizitzeko hiru egun

Ez dugu argi bidea. Ziurgabetasunak galarazten digu sarri xendra berrietarako lehen pausoa. Baina saiatu beharra dago. Galtzeko beldur barik. Esperientzia sozialek ez dute gainerako zientziek duten errore-marjina. Akatsik nimiñoena ere porrotzat hartzen da, baita guk geuk ere. Baina esperimentu sozialik gabe ez dago garapenik.


2018-09-17 | Zero Zabor
Karrantzako Minda usteletik Zubietako erraustegira: nork ikertu behar ditu EAEko ate birakariak?

Bizkaiko Entzutegiak erabaki berri du Karrantzako Minda araztegiaren kiebrak badituela errudunak eta Bizkaiko bailara honetako azienden simaur-isuriak birziklatzeko proiektua antolatu zutenak kondenatu ditu, tartean Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza saileko zuzendari postutik arazteagiaren bultzatzaile nagusia izan zen Martin Askazibar (EAJ), lekuko beste zenbait agintari ohiz gain.


2018-09-14 | Topatu.eus
Hilaren 20an Lasarteko kaleak betetzeko deia egin du Ernaik, erraustegiaren aurka

Salatu dutenez, "sistema kapitalista heteropatriarkalaren ikonoa" da erraustegia, "gutxi batzuen etekin ekonomikoa" jartzen baitu herritarren bizitzaren gainetik. Ikasle eta gazteei protestara joateko deia egin diete.


2018-09-04 | Txintxarri
Erraustegiaren aurkako giza katea antolatu dute igandean

Kirola eta aldarrikapena uztartuko dituzte igandean Donostian. Kontxako Bandera jokatuko dute, baina zertxobait lehenago, 11.30ean, erraustegiaren aurkako giza katea osatzeko deia egin dute. Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak, Errausketaren Aurkako Herri Plataformen Koordinakundeak eta Donostia Bizirik herri plataformak antolatu dute protesta ekintza; hainbat sindikatuk, alderdi politikok eta talde ekologistek bat egin dute. Kontxako lehen arrapaladan jarri dute hitzordua.


2018-09-04 | Zero Zabor
GuraSOS Bruselara joan da Zubietako erraustegiaren 'iruzur finantzieroa' azaltzera

GuraSOS elkartearen ordezkaritza bat Bruselan da, gaur eta bihar –irailak 4 eta 5– Europako legebiltzarkideei eta zenbait eragile sozio-ekonomikori azaltzeko "Zubietako erraustegiaren iruzur finantzieroa, diru publikoaren zarrastalkeria, eta gabezia demokratikoa, gai honetan egon den, informazio, eztabaida eta parte hartze eza".


2018-09-03 | Usurbilgo Noaua
Erraustegia gelditzeko hitzordu ugari irailetik aurrera

Ikasturte erabakigarria datorkigu, hondakinen kudeaketaren gaiari dagokionean. Erraustegia eraikitzeko lanak aurrerabidean doaz. Proiektu honen sustatzaileen aurreikuspenak betetzen badira, datorren maiatzean eraikia eta proben fasean egon luteke. Hilabete berean ospatuko dira bestalde, udal eta foru hauteskundeak.


2018-08-29 | ARGIA
Europako Batzordea ikertzen ari da Gipuzkoako erraustegiaz GuraSOS elkarteak aurkeztutako kexak

Europako Batzordea aztertzen ari da GuraSOS elkarteak ekainean aurkeztutako kexak, Zubietan eraikitzen ari diren Gipuzkoako erraustegiarekin lotuta.


2018-08-01 | Maripi Arruiz
Errauskailuaren aurka gaudenok ere EITBn entzunak izateko eskubidea dugu

Gipuzkoarrok Zubietako errauskailuarekin kezkatuta gaude, eta asko. Hori dela eta, Errauskailuaren Aurkako Mugimenduko kideak, behin eta berriro eskatzen ari gara gai horretan aditu direnen arteko eztabaida saio bat bai telebistan baita irratian ere. Aldiz, ikusten dugu horietan errauskailuaren aldekoek bakarrik dutela espazioa, hau da, Asensiok eta Olanok.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude