ErNEk Zigor Kodea gogortzea eta hezkuntzan neurriak hartzea proposatu du, Polizia are gehiago babesteko

  • Sindikatuak azaldu du asteak daramatzala Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten taldeekin biltzen, lege proposamen bat aurkezteko. Espainiako Poliziaren eta Guardia Zibilen sindikatuekin ere elkarlanean ari da, erreforma Espainiako Kongresuan sustatzeko.


2026ko uztailaren 13an - 12:13
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

ErNE Ertzaintzaren sindikatuak Zigor Kodea aldatzea proposatu du, Ertzaintzako eta gainerako polizien aurkako erasoengatik eta gorroto delituengatik ezartzen diren zigorrak gogortzeko. Ekimenak "agenteen babes juridikoa indartzea” du helburu.  

Hezkuntza arloan neurriak hartzea ere planteatu du sindikatuak, “agintaritzarekiko errespetua, bizikidetza eta segurtasun publikoa bermatzen duten profesionalen lana balioesteko”.

Alderdiekin eta sindikatuekin bilerak

Lege proposamena aurkezteko, azken asteotan Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten talde politikoekin bilerak egiten aritu da ERNE, eta, sindikatuaren erranetan, hainbat alderdi politiko interesaturik agertu dira.

Bertzalde, ErNEk jakinarazi du elkarlanean ari dela Espainiako Poliziaren Sindikatu Bateratuarekin (SUP) eta Guardia Zibilen Elkarte Bateratuarekin (AUGC), aldaketa Espainiako Kongresuan ere sustatzeko.  


Ertzaintza kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...