Ernaik ekintza batekin salatu du Donostiako Aizepe elkarteak emakumeak diskriminatzen dituela

  • Donostiako Parte Zaharreko Ernaik salatu du Ibon Sarasola Monzon Aizepe elkarte gastronomikotik kaleratu dutela eta "jarrera matxista eta baztertzaileak" gaitzesteko pintura gorria bota dute elkarteko sarreran.


2026ko otsailaren 11n - 10:40
Azken eguneraketa: 12:21
Ernai
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Parte Zaharreko Ernaik ekintza batekin salatu du Aizepe elkarteak kide bat kanporatu duela emakume bat sukaldean sartzen uzteagatik eta elkartearen estatutuek diskriminazioa zilegitzen dutela azpimarratzen du. Aizepe elkarteak berdintasunaren bidean utzitako hutsunearen aurrean, eragileak salatu du “gizartean oraindik ere jarrera matxista eta baztertzaileak dituzten elkarteek” hartzen duten tokia; argi utzi du ez dutela lekurik Parte Zaharrean. Emakumeei danborradan parte hartzea debekatzen dien Donostiako azken elkartea bada ere, ez da emakumeak bazkide izatea eta sukaldean sartzea eragozten dien bakarra, eta horren larritasuna nabarmendu dute. Horretarako, pintura gorria bota dute eta “Berdintasunaren bidean Aizepe oztopo. Aurrean izango gaituzue” pankarta jarri dute elkarteko sarreran. AZGA (Alde Zaharreko Gazte Asanbladak) eta Guardetxea Gaztetxeak ere salatu dute gertakaria sare sozialen bidez. 

Ibon Sarasola 2024ko abenduan izan zen urtebeterako kaleratua eta 2026ko urtarrilean betikotu da kanporaketa. Bere esanetan, emakume bat sukaldean sartzen uzteagatik kaleratu dute, baina elkarteko zuzendaritza batzordeak bestelakoa dio: "arauak eta bizikidetza hausteagatik, bazkideekiko errespetu faltagatik, difamazioagatik eta jokabide ez zintzoa eta desegokia edukitzeagatik" kaleratu dute. Sarasola gertakarien ostean Emakunde Emakumearen Euskal Erakundearekin jarri zen harremanetan eta Aizeperen kontrako kexa aurkeztu zuen; medioetara jo du behin betiko kaleratzearen ostean gertakaria salatzera, Donostiako egoeraz ohartarazteko helburuarekin.

 


Matxismoa kanalean gehiago
2026ko martxoaren 4
Lurraldea eta arkitektura
Denise Scott Brown

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.