Boli Kostakoa zen hildakoa, eta LABek migrante langileen egoera salatu du. Aurten gutxienez 34 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.
Eraikuntzako langile bat hil da Urruñan, gidatzen ari zen hondeamakina irauli eta azpian harrapatuta. Lurberri eremuan ari zen lanean.
Boli Kostakoa zen 50 urteko hildakoa. LABen arabera, 2019an iritsi zen Ipar Euskal Herrira, eta zenbait lanetan aritu izan da, "beti prekarietatean". Langile etorkinen egoera salatu du sindikatuak: "Argi dago langile etorkinak kolektibo kaltebera direla, eta, kasu askotan, beren segurtasuna arriskuan jartzen duten lan-baldintza prekarioetan lan egitea onartu behar izaten dute".
2023an Euskal Herrian izandako 34. lan-heriotza da; horietatik hiru hil dira Ipar Euskal Herrian.