Hainbat iturrik jakinarazi dutenez Zubietako errrauskailuaren esleipenaren kontra FCCk jarrita zuen helegitea atzera bota du epaitegiak.
Kontratuen Helegiteetarako Administrazio Foru Auzitegiaren arabera, erraustegia eraikitzeko lehiaketaren proposamenak kontratazio baldintzen barruan daude. Bestetik, epaitegiak dio ezinezkoa dela 2011n FCCri egindako esleipena "berriz" haintzat hartu.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren ustez, pauso honen ondoren Zubietako erraustegia egiteko esleipena amaierara arte eraman dezake orain eta funtsean "argi berdea" ematen die obrei. Kontratua sinatzea baino ez litzateke faltako Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuaren esanetan.
Otsailaren 21ean jarri zion FCCk helegitea Zubietako erraustegiaren obren eta kudeaketaren esleipenari; 1.000 puntutatik 5 puntuko aldea baino ez zion kendu Urbaser, Altuna y Uria, Moyua eta Murias-ek osatutako aldi baterako enpresari. Gertutasun horrek susmo handiak zituen eta horregatik errekurtsoa.
FCCren ekimenak obren hasiera atzeratu du hilabetez. Foru Aldundiaren barruan dagoen auzitegi berezi batek erabaki behar izan du helegitearen inguruan eta ez da sorpresarik izan, atzera bota du azkenean.
Hala, denbora batez sare judizialean etenda eduki duten proiektuak, gipuzkoarren hondakin eta baliabideak erreko dituena, ateak irekita dauzka orain Zubietan lehen harri jartzeko, gizartearen sektore zabal batek horren kontrako iritzia azaldu badu ere. Joan den astean, esaterako, milaka lagun elkartu ziren Donostian Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak deituta alternatiba jasangarriagoa badagoela aldarrikatzeko.
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]
Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]
Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez.
Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.