argia.eus
INPRIMATU
Epaileek arrazoi eman diete Errazkin eta Intxaurrandietari: erraustegia gelditzea ez zen delitua izan
  • ARGIAk iturri zuzenen bidez jakin ahal izan duenez, epaileek arrazoi eman diete Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkini. Apirilean epaitu zituzten Madrilen, aurreko legegintzaldian Gipuzkoako erraustegia gelditzeagatik, gaur egungo GHKk salaketa jarrita. 40 milioi eurotik gorako zigorraren itzala izan dute gainean.

ARGIA @argia 2018ko urriaren 10a

Iñaki Errazkin Gipuzkoako Ingurumen diputatua zela eta Ainhoa Intxaurrandieta GHK kontsortzioko lehendakaria, 2013an Gipuzkoako erraustegia geldiarazi izanagatik epaitu zituen apirilaren 12an Madrilgo Kontu Auzitegiak. Gaur egungo GHKren batzarrak onartu zuen salaketa jartzea, eta bertako lehendakari eta Ingurumen diputatu den Jose Ignacio Asensiok egin zuen proposamena.

Ainhoa Intxaurrandietak otsaileko Larrunen honela baloratu zuen epaiketa: "Hauxe da Madrilen epaituko dena: herritarrok, desberdin pentsatzen dugun alderdietako kideok, ba ote dugun elite ekonomikoari etekin izugarriak sortzen dizkien azpiegiturak geratzeko zilegitasunik".

Apirilaren 12ko saioan, Iñaki Errazkin eta Ainhoa Intxaurrandietari galdeketa egin zioten eta Denis Itxaso eta Arcadio Benitez aritu ziren demandak proposatutako lekuko gisa. Benitez Eibarko zinegotzia da (PSEkoa) eta Debabarrena Mankomunitateko lehendakaria.

2018-10-11 Eguneraketa

Naizek osorik eskaintzen du orri honetan Madrilgo Kontu Auzitegiaren sententzia.