Ekainaren 22an Entzumen eta Hizkuntzako espezialitateko oposizio-lehiaketaren lehen fasea egin zen, proba teorikoa eta kasu praktikoa barne. Deialdian zazpi plaza eskaintzen ziren txanda librean eta plaza bat erreserba-txandan.
Lehen fase horretan 134 hautagaik hartu genuen parte. Proba teorikoa 26 pertsonak baino ez zuten gainditu, hau da, aurkeztutakoen %19,4k. Proba praktikoa, berriz, lau hautagaik bakarrik gainditu zuten (%2,9). Bi proben batez bestekoaren ondorioz, hurrengo fasera bederatzi pertsona baino ez dira igaro (%6,72): zortzi txanda librean eta bat erreserba-txandan. Lehiaketaren amaieran, gainera, bi plaza bete gabe geratu dira –plaza guztien %25, alegia–, hiru hautagaik ez zutelako prozesua gainditzea lortu.
Emaitza horiek galdera larriak planteatzen dituzte: benetan ondoriozta daiteke Nafarroako Entzumen eta Hizkuntzako espezialista interinoak ez garela gai kalitatezko hezkuntza bermatzeko?
Datu horiek agerian uzten dute oposizio-lehiaketa honen izaera baztertzailea eta neurrigabea. Gainera, prozesutik kanpo geratu garen 126 irakasleok ez dugu benetako aukerarik izango gure azterketen berrikuspen zorrotz, garden eta bidezkorik jasotzeko.
Emaitza horiek galdera larriak planteatzen dituzte: benetan ondoriozta daiteke Nafarroako Entzumen eta Hizkuntzako espezialista interinoak ez garela gai kalitatezko hezkuntza bermatzeko? Urte luzez ikastetxeetan lanean aritu garen profesionalen esperientzia eta gaitasuna ezin dira modu honetan zalantzan jarri.
Horregatik, egoera honen aurrean isilik ez geratzea ezinbestekoa da. Erosotasun indibidualak albo batera utzi, elkartu, antolatu eta gure eskubideen alde borrokatzea dagokigu. Oposizio bateko emaitza soilik ez dago jokoan; hezkuntza publikoaren kalitatea, irakasleen duintasuna eta hautaketa-sistema bidezko eta gardena izateko beharra jokoan daude.
Mikel Beltza Saez eta Asier Olabe Letona
Entzumena eta Hizkuntza espezialitatean ekainean egindako oposizioetan parte hartu zuten beste 47 irakaslek sinatua:
Tania Jimenez López, Amaia Ariztegui Barberena, Maialen Goñi Bernabé, Jaione Beunza, Maite Alzueta, Iris Blazquez Bermejo, Maialen Chasco Azpiroz, Katrin Kanpo Lumbreras, Jone Larralde Cordoba, Aritz Berrade Telletxea, Javier Pardo Perez, Irati Medina, Iker Goldaraz Artola, Teresa Querejeta Arza, Irati Dominguez de Vidaurreta, Saioa Oderiz Zubieta, Nekane Jaca Villar, Nerea Lasa Somocurcio, Jon Ander Lapuente Gorriti, Naiara Aizkorbe, Irati Bello Torregrosa, Iratxe Gómez Irisarri, Aitor Azpiroz Aramburu, Nerea Arzoz Azofra, Andrea Iraizoz Martinez, Itsaso Erro Burgos, Idauze Zaratiegi Lopez, Idoia Martinez Iturmendi, Zuhara Zaratiegi Lopez, Julen Yeregui Etxeberria, Leyre Ortigosa Ciordia, Andrea Lapuente Gorriti, Garazi Novoa Arriaga, Estitxu Lasarte González, Maria Campión Rodríguez, Oihane Gar Abrisqueta, Garbiñe Artola Madrigal, Irune Palacios Belza, Miren Juanotena Arambillet, Saioa Albisu Fernandez, Itxaro Estanga Urcola, Nekane Iruretagoyena Arregui, Aitor Ochoteco Gonzalez, Iranzu Blanco Zuza, Ane Garralda Udabe, Bittori Elizalde Soto, Sheila Gonzalves Alves
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.