Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarrek telebista dute nahien entretenitzeko eta informatzeko, formakuntzarako Internet. Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak 2.122 pertsona elkarrizketatu ditu eta ondorio horretara heldu da, besteak beste.
Inkestatuen %83ak egunero ikusten du telebista, eta era berean, hirutik biren ustez telebistako programazioa kalitate urrikoa edo batere kalitaterik gabekoa da.
Adin tarteei erreparatu gabe telebista bada ere gehien kontsumitutako hedabidea, 15-29 adin tartean Internet nagusi da. Gazteen %52k informatzeko nahiago du Internet eta %43k telebista. Heziketarako gazteen %71k Internet hautatzen du. Informatzeko gazteen %45ek telebista pizten du eta %38k Interneten nabigatzen du.
- Irakurri Prospekzio Soziologikoen Kabinetearen Hedabideak txostena osorik (PDF)