Enes Kanter New Yorkeko Knicks-eko jokalaria, Recep Tayyip Erdoganen gobernuarekin oso kritikoa izan ohi da. AEBetan erbesteraturik dagoen eta Erdoganen arerio nagusi den Fethullah Gülen predikariaren jarraitzailea da.
Turkiako Fiskaltza Enes Kanter NBAko saskibaloi jokalariaren estradizioa eskaera prestatzen ari da, eta Interpolen bidez atxilotzeko asmoa du.
Estradizio idazkiak "erakunde terrorista armatu bateko kide izatea" leporatzen dio Kanterri, Gülen predikariaren kofradiari erreferentzia eginez.
Kanterrek prentsa estatubatuarrari abenduan egindako adierazpenetan esan zuen, Turkiatik iritsitako akusazioek ez dutela kezkatzen, eta Erdogan "maniako" bezala kalifikatu zuen.