Energia burujabetzari buruzko jardunaldia egingo du Hernanin Stop Fosilak elkarteak

  • Trantsizio energetikoaz aritzen da Stop Fosilak elkartea, eta jardunaldia antolatu du Hernanin (Gipuzkoa) maiatzaren 30ean, Euskal Herria energia burujabetzarantz goiburupean. Energia gaietan adituak diren hainbat hizlari izango dira bertan.

Zentral eolikoa Nafarroan Orain

2026ko maiatzaren 27an - 09:33
Azken eguneraketa: 10:33
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Maiatzaren 30ean, larunbatarekin, Stop Fosilak elkarteak antolatuta energia burujabetzari buruzko jardunaldia egingo dute Hernaniko Biteri Kultur Etxean, 10:00etatik 13:00era, Euskal Herria energia burujabetzarantz izenarekin.

Jardunaldian zientzia munduko hainbat lagun ariko dira hizlari, energia gaietan adituak direnak. Instituto Meridianoko José Luis Rodriguezek energiaren geopolitikari buruz hitz egingo du; Europan energia murrizteko Clever proiektuko eta négaWatt elkarteko Nicolas Taillardek, "nahikotasun berriztagarriaren" modelizazio posible bat aurkeztuko du; Stop Fosilakeko Gorka Laurnagak eta Lorea Floresek, berriz, trantsizio energetiko justu eta "azkarra" izango dute hizketagai; eta azkenik, Juan Requejo lurralde plangintzan adituak "Berriztagarrien hedapen justua" hitzaldia eskainiko du. Hitzaldietarako itzulpen zerbitzua egongo dela adierazi dute antolatzaileek.

Stop Fosilak elkartea duela hilabete batzuk aurkeztu zuten. Klima larrialdiaren aurrean, desazkundea ez dela nahikoa diote, eta berriztagarrien hedapena beharrezkoa dela defendatzen dute, tartean zentral eolikoak eta fotovoltaikoak. Dozenaka pertsonek sinatu zuten manifestua


Energia berriztagarriak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.