argia.eus
INPRIMATU
2026ko martxoaren 15
Eneko Aldanak auzapez izaten jarraituko du Ziburun
  • Aldana abertzaleak (Ziburu Bizi 2026) botoen %58,8 lortu du eta bigarren agintaldiari ekingo dio Ziburun (Lapurdi). Bigarren tokian gelditu da Jean Louis Poulou (Ziburu bihotzean), botoen %41,2 eskuratuta. Aurreko agintaldian hiru oposizio talde izan zituen Aldanak; oraingoan bakarra izango du. Hauteskunde hauetan bi zerrenda baino ez dira aurkeztu Ziburun. Kanalduderi eskainitako elkarrizketan, Aldana auzapezak adierazi du “biziki pozik” dela eta azken sei urteetan lana ongi egin izanaren emaitza izan dela.

[[hauteskundeak udala-grafikoak estua 2026 M15 herriko-bozak lapurdi ziburu]]