Eneida Carreño: “Sakanan gertatzen dena euskaratik eta euskaraz kontatzen jarraitu nahi dugu”

  • Guaixe aldizkariak 1.000. zenbakia argitaratu du. Mugarri berezia da Sakanan euskarazko tokiko kazetaritzaren ibilbidean. Eneida Carreñok iraganaz, orainaz eta datozen urteetako erronkez hitz egin digu

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2026ko uztailaren 27an - 11:22
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

1.000. alea argitaratu du ‘Guaixe’ Sakanako astekariak, bi hamarkada baino gehiagoko ibilbideari mugarri berezia gehituz.  Eneida Carreño Guaixe irratiko ahotsak azaldu duenez, mugarri hau poz eta harrotasunez bizi dute baina, batez ere, urte hauetan guztietan proiektua babestu duten herritar, bazkide eta lankide guztiekin partekatu nahi dute. Nabarmendu du Guaixeren helburua bere horretan mantentzen dela: Sakanan gertatzen dena bertatik eta euskaraz kontatzen jarraitzea.

Tokiko hedabide gisa, gertutasunak herrietako albisteak beste modu batean kontatzeko aukera ematen diela nabarmendu du eta tokiko merkataritza, elkarte eta herritarrentzat leiho izaten jarraitzea dutela xede. Etorkizunari begira, paperezko astekariaren aldeko apustua mantenduko dute, "albiste bat lasai eta patxadaz irakurtzeko aukera ematen duelako". Baina, aldi berean, gazteengana iristeko bide digitalak indartzen jarraituko dute.


Irakurri gehiago: Euskara Sakana Euskal Herria Nafarroa
Euskara kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...