Enbata Ipar Euskal Herriko aldizkari abertzaleak webgunea estreinatu du: Enbata.info. Politikak tarte handia duen arren, orotariko gaiak lantzen ditu aldizkariak, euskaraz eta frantsesez.
Mugimendu politikoa
Aldizkaria Baionan sortu zuen ikasle talde batek 1960an. Sortzaileen artean Ximun Haran, Jakes Abeberri, Jean Louis Davant, Mixel Labeguerie, Claire Noblia eta Piarres Larzabal zeuden.
Hiru urte geroago mugimendu politiko bilakatu zen: euskal nazioaren batasuna eta autodeterminazio eskubidea aldarrikatzen zuen. Epe ertaineko helburua Iparraldearentzat departamendua lortzea zen, epe luzeagoan Euskal Herri osoa batuko lukeen lurralde politiko, administratibo eta kultural autonomoa osatzeko.
1973an ETAk Luis Carrero Blanco hil eta horren eraginez, 1974an Georges Pompidou Frantziako gobernuburu zelarik, mugimendua legez kanpo jarri zen, "nazioaren batasunaren aurka atentatzen zuela" argudiatuz. (iturria: Wikipedia).
Hain justu, Enbataren historiari buruzko informazioak du protagonismoa webgune berriaren azalean. Bideo honetan laburbildu dute aldizkariaren ibilbidea: