argia.eus
INPRIMATU
Emakumeen obra emakumeen egunerako
  • Martxoaren 8an, Emakumeen Egunean, Arbizuko Udalak erakusketa jarri nahi du udaletxeko batzar aretoan.

Guaixe .eus @guaixe 2018ko otsailaren 12a

Emakumeak gaia hartuta, erakusketa berezia antolatu nahi dute udal ordezkariek, baldintza bat jarri baitute: Arbizuko emakumeak egindako artelanak izatea erakutsiko direnak. Arbizuko Udalak erakusketa horrekin “emakumearen sorkuntzari eta parte hartzeari ikusgarritasuna eman eta espazio bat eskaini” nahi dio.

Etxean gaiarekin zerikusia duen lanen bat dutenek, edo propio sortu nahi dutenek honakoa egin beharko dute: otsailaren 15a baino lehen kultura@arbizu.eus  helbidean edo liburutegian jakinarazi. Udal ordezkariak otsailaren 22ra arte lanak jasotzen ariko dira, gero erakusketa behar bezala prestatzen hasteko.

 

Elkarrizketa hau Guaixek argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.