Emakumeek gutxiago erabiltzen dute AA, ardura etiko eta ekosozialengatik

  • Zenbait ikerketak erakutsi dute genero-arrakala dagoela adimen artifizial sortzailearen erabileran: oro har, emakumeek gizonek baino % 20 gutxiago erabiltzen dituzte txatbotak eta halako tresnak. Iaz, Harvard Unibertsitateko HBS-ek argitaratutako lan batean, gaiari buruz mundu osoan egindako 18 ikerketa aztertu zituzten. Guztira, 140.000 pertsonaren datuak ziren, arlo guztietakoak: ikertzaileak, ikasleak, profesionalak… Eta baieztatu zuten arrakala unibertsala zela. Horrez gain, ondorioztatu zuten, arrazoiak, batez ere, sozialak, etikoak eta moralak zirela, eta ez zutela hainbesteko erlaziorik eskuragarritasunarekin edo ezagutzarekin, adibidez.


2026ko otsailaren 4an - 07:44
U.S. Mission Geneva / Eric Bridiers / CC BY-ND 2.0
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Orain, Erruma Batuan Harvardeko Unibertsitateko ikertzaileen gidaritzapean egindako beste ikerketa batean, berretsi dute, ez bakarrik genero-arrakala dagoela, baizik eta generoen arteko diferentziaren % 9-18 gai hauekiko duten pertzepzioaren ondorio dela: osasun mentala, pribatutasuna, klima- eta ingurumen inpaktua, eta lan-merkatuan duen eragina. Hain zuzen, emakumeek joera handiagoa dute alderdi horietaz arduratzeko, eta horrek eramaten ditu AAko tresnak gutxiago erabiltzera. Azpimarratzekoa da gazteenen artean dagoen arrakala.

Ikertzaileek jakinarazi dutenez, AAko tresnek jada genero-alborapena dute, eta hori ere izan daiteke arrazoi bat emakumeek gutxiago erabiltzeko, ohartzen baitira emaitzak ez direla zuzenak. Eta, era berean, erabileran arrakala egoteak, etorkizunean, emaitzak are okerragoak izatea eragin dezake. Horrez gain, ibilbide profesionalean edo akademikoan bazterrean geratzeko arriskua ere ekar dezakeela iradoki dute.


Eguneraketa berriak daude
⚠️ Hezkuntza kanal berria ARGIAn
Ikas-komunitatearen jarraipen berezia, Mikel Garciaren eskutik
Hezkuntzari egiten diogun jarraipenak koska bat egingo du gora, bai edukiz bai diseinuz berrituta datorren Hezkuntza kanalarekin