"Neska Polita" deitu zioten 1931ko apirilaren 14an jaio zen erregimen berriari, Espainiako II. Errepublikari alegia. Emakumetzeko denbora izan gabe, bost urte gorabeheratsu iraun baitzituen, emakumeei lehen aldiz funtsezko eskubideak eman zizkion estreinako demokrazia hark emakumea hartu zuen ikurtzat. Aldagaiak aldagai, penintsula osoan barrena artistek margotu zituzten frigiar txanodun emakume horiek itxaropen eta justiziaren seinaleak ziren, 1936tik aurrera zabaldu zen izuak ito zituen arte. Ordura arte ikurraren eta errealitatearen artean, emakumeak eta beraien eskubideak eztabaidagai eta bidelagun izan zituzten.
http://www.argia.eus/online/htdocs/online.htm?2035&27056