"Emakumeak euskal komikian" hitzaldia Bilbon, Josune Muñozen eskutik

Jon Torner Zabala @jtorner
2017ko urriaren 17a

Hilaren 28ra arte izango da zabalik erakusketa. Aldizkarien gorakada, fanzineen agerpena, egile-komikia eta beste hainbat kontu ezagutzeko parada ematen du.

Erakusketaren harira antolatu den hitzaldi-zikloaren baitan, Amaia Ballesteros ilustratzaileak "Komikia eta gainerako abentura ilustratuak" gaiaz mintzatuko da urriaren 25ean.

Informazio gehiago:

Erakusketaz eta euskal komikigintzaz elkarrizketa Mikel Begoña komisarioari, Bizkaie! webgunean.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Komikia  |  Generoa  |  Bilbo

Komikia kanaletik interesatuko zaizu...
2018-10-18 | Hiruka .eus
Nazariori eta Zuloa liburu-dendari omenaldia egingo die Getxoko Komiki Azokak

Nazario komikigilea eta margolaria omenduko du binetaren munduaren urteroko jaialdiak. Horrez gainera, Gasteizko Zuloa liburu-dendari ere gorazarre egingo diote, haren ibilbideagatik eta komikiaren mundua zabaltzeko egindako lanagatik. Getxoko Komiki Azoka urriaren 19tik 21era arte izango da, leku bitan: Areetako Xake plazako karpan (saltokiak) eta Romo Kultur Etxean (jarduerak eta fanzine-gunea). Azokaren kartela Raquél Córcoles artistak egin du, Moderna de Pueblo pertsonaia... [+]


2018-08-09 | Zabalik elkartea
Eusklabo alaiak
MULTIMEDIA - solasaldia

Asisko Urmenetak sortu duen azken komikia parodia satirikoa da. Intzura Handia uhartean kokatu du istorioa, Euskal Herriaren erdigunean dagoen Bidasoa ibaiaren bokalean. Bertan bizi dira Defoeren pertsonaiak. Robinson Crusoe nagusituko da irlaz eta birbataiatu egingo du Faisan(e)s Island gisa. Haren aurkezpena egin zuen Donapaleu uztailean.


Koma baten indarra

Alemania, 1870. Erich von Wolf kimikariak hosto berdeko barazkiak aztertu zituen, bakoitzak zenbat burdina zeukan ondorioztatzeko. Ikerketaren emaitzak koaderno batean idatzi zituen eta zerrenda horretan espinakak garbi nabarmendu ziren: 100 gramo espinakatan 35 miligramo burdina zeuden; burdin iturri oparotzat ditugun dilistetan, aldiz, 8 miligramo inguruan dabil. Egin kontu!


Teresa Castro Gutiérrez
"Komikiaren helburua ez da bakarrik lesbianak ikusgarri egitea, modu positiboan ikusaraztea baizik"

Eguneroko buruhausteei umore onez egiten die aurre Anak, L.S.B., Ana Lesbikomikia! argitalpeneko protagonistak. Gehitu Euskal Herriko lesbiana, gay, transexual eta bisexualen elkartearen aldizkarian urteak daramatza agertzen, eta liburura egin du orain jauzi. 5.000 ale atera dituzte, sexu aniztasunari buruzko tailerretan erabiltzeko eta nahi duenak liburutegietan, Gehituren egoitzan edo interneten doan eskuratzeko, besteak beste. Teresa Castro Gutiérrez komikiaren egilearekin hitz egin... [+]


2018-03-12 | Jon Torner Zabala
Donostiako komiki azokako langileak, soldatarik kobratu gabe

Lehenbizikoz egin zen iaz Comik-D Donostiako komiki eta manga azoka. Antolaketa-lanetan aritu ziren 30 lagunek salatu dute agindu zieten kontratua ukatu zietela, eta ondorioz ez dutela soldatarik kobratu. Azokaren araberako soldata agindu zieten antolatzaileek.


2018-02-25 | Adur Larrea
Ez hanka ez buru
Eufemismorik ez!

Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude