ARGIA.eus

2022ko urtarrilaren 18a

Emakume bortxatuari hankak "ongi itxi" al zituen galdetu dio Gasteizeko epaile batek

  • Sexu erasoa salatzera joan zen biktimari “hankak ongi itxi al zenituen? Organo femeninoen atal guztiak itxi al zenituen?” gisako galderak egin zizkion Gasteizko epaile batek. Salatu egin dute epailea.

Mikel Garcia Idiakez @mikelgi
2016ko martxoaren 07a

Tratu txarrak eta sexu erasoak jasan zituen emakumea egoera salatzera eta babes neurriak eskatzera gerturatu zen, joan den otsailaren 16an, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Gasteizko 1. Epaitegira.

Bertako epaile María del Carmen Molinak hitzordua baino lau ordu beranduago hartu zuen biktima eta estuki itaundu zuen. Hala jakinarazi du Clara Campoamor elkarteko presidente Blanca Estrellak: “Salatzailearen testigantza ez sinestea izan zen epailearen aurretiko jarrera, ez zion erantzunak bukatzen utzi, galdera iradokitzaileak egin zizkion eta haren deklarazioa baldintzatu zuen. Erasoen aurrean erresistentziarik jarri al zuen galdetu zion eta hitzez hitz esan zion ea hankak ongi itxi al zituen”.

Bideoz grabatua dago deklarazioa.

Bigarren aldiz biktima bihurtuak

Jarrera hori “mingarria, iraingarria eta umiliagarria” delako eta “biktimarenganako gutxieneko portaera profesional eta etikorik” ez duelako batetik, eta epaile honek indarkeria matxista jasaten duten emakumeen “eskubideak etengabe urratzen” dituelako bestetik, salaketa jarri du Clara Campoamor elkarteak.

Izan ere, kasua ez da isolatua eta “ohikoa” da epailearen portaera hori, emakume ugari kexatu baitira dagoeneko, “bigarren aldiz biktima bihurtzen dituelako”.

Gasteizko epaileak “beldurraren kultura” sortu duela dio elkarteko presidenteak, emakume askok ez duela epaitegi horretan deklaratu nahi. Egoera “oso larri hau” konpontzeko beste bide batzuk agortu dituztela ikusita, epailea zigortzeko eskatu du emakumeen eskubideen aldeko elkarteak.

Kanal hauetan artxibatua: Indarkeria matxista  |  Gasteiz  |  Matxismoa

Indarkeria matxista kanaletik interesatuko zaizu...
2022-01-11 | ARGIA
Urteko lehen bederatzi egunetan Barakaldon hiru eraso matxista salatu ditu Argitan-ek

Barakaldoko Argitan elkarte feministak manifestazioa deitu du urtarrilaren 14rako, "herrian bizitzen ari garen erasoen olatuaren aurrean". Izan ere, urteko lehen bederatzi egunetan dagoeneko hiru indarkeria kasuren berri izan dute. Lema hau jarri diote:... [+]


2022-01-11 | ARGIA
Emakume bat hilda aurkitu dute Tuteran eta haren bikotekidea atxilotu dute Bordelen

Urtarrilaren 10ean aurkitu zuten 38 urteko emakumea hilik, indakeria zantzuak zituela. Haren bikotekidea desagertuta egon da, baina astearte arratsaldean atzeman dute gendarmeek Bordeletik gertu, eta berak hil duela uste da. Indarkeria matxistaren urteko lehen biktima litzateke.


2022-01-04 | ARGIA
"Kapitalismoak 2021ean eragindako hildakoak" salatu ditu Kontseilu Sozialistak Bidasoako zubian

Urtarrilaren 2an, mugaz bi aldeetako herritarrak elkartu ziren Hendaia eta Irun arteko Avenida zubian, Ipar Euskal Herriko eta Bidasoako Kontseilu Sozialistek elkarrekin antolatutako ekitaldian. Oroitu dute 2021ean Euskal Herrian zazpi migratzailek bizia galdu dutela, 61 langile... [+]


2021-12-23 | Leire Artola Arin
Kote Cabezudo argazkilariarentzat 121 urteko kartzela zigorra eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak

Argazkilari donostiarraren aurkako auzi nagusian 32 delitu egotzi dizkiote, sexu erasoei, haur pornografiari eta pertsonen intimitatea urratzeari lotuta. Fiskaltzak dio hamasei modelori egin zizkiola erasoak.


Irakurrienak
Azken albisteak
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude