argia.eus
INPRIMATU
Emakume bati eta bere alabari eraso egin die gizon batek Gasteizen
  • Etxetik ihes egin behar izan du emakumeak lau seme-alabekin.

Arabako Alea @ArabakoALEA 2021eko abuztuaren 24a

Emakume bat eta haren lau seme-alabak Gasteizko Udaltzaingoaren bulegoetara joan ziren igandean, etxetik ihes egin zutela adieraziz. Izan ere, emakumearen bikoteak, eztabaida baten ostean, emakumeari eta alaba zaharrenari eraso egin zien. Emakumearen bikotekidea atxilotu eta gaur bertan epailearen aurrera eraman dute poliziek.

Beste alde batetik, 44 urteko gizonezko bat eta 22 urteko emakumezko bat atxilotu zituzten udaltzainek, elkarri eraso egin ostean. Udaltzainek baieztatu zutenez, bikotea eztabaidan aritu ondoren, gizonezkoak emakumeari eraso egin zion aurpegian. Halaber, gizonezkoak besoa odoletan zuen. Udaltzaingoak biak atxilotu zituen, eta genero indarkeria eta etxeko indarkeria delituak leporatu dizkiete. Biak epailearen esku jarri dituzte.